Errepublikazaleak vs abertzaleak
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BRM-082-005 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Errepublikazaleak eta abertzaleak beti aritzen ziren liskarretan. Kofradian ere bi zatitan banatuta egon zen. Lameran Reginoneko taberna zegoen, errepublikazaleena. Eurak, ostera, batzokian batzen ziren.
- Proiektua: Bermeoko ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Nerea Goiria Mendiolea
- Data: 2011(e)ko uztailaren 08a
- Iraupena: 0:01:21
- Erref: BRM-082/005
- Kodifikatzailea: Nerea Goiria Mendiolea
- Gaia(k): Politika » Jarrera politikoak » Liskarrak politikan , Politika » Jarrera politikoak » Errepublikanoak
Transkripzioa
- Eta gerra aurrekue, errepublikakue hasieran, esan dozu akordaten zarela baiña, ze konta zeinke errepublikakue?
- Bitore: Ba nik kontako lekitsut zuri republikanuek ta nazionalistek beti pellikan. Portotik zubidxe dau, ez daitz bakizun zuk, zubixen ganetik bere, gizonak be portora dxausi, etsa! Bai, haurrek gauzek!
- Kofradidxen be?
- Anita: Bai, zatitxu! Erdi bi ein, erdi bi.
- Bitore: Erdi bi kofradidxen.
- Anita: Erdi bi ezan da.
- Bitore: Nazionalistek ta errepublikanuek manda baten, nazionalistek beste mandan, republikanuek. Baie beti pellikan, erridxetan beti.
- Baie erridxetan ta gero lagun? Edo ez?
- Bitore: Beti ha gauzie.
- Anita: Ha gauzie.
- Bitore: Ha beti, auntxek be bai! Republikagaz ta. Eurek errezoie ta geuk be errozoie, euskaldunek ezan gara danak eta, ze ingo da ba!
- Ta ze egoten zan republikanue Lameran edo frontoien-edo.
- Anita: Lameran on da tabernie.
- Bitore: Lameran tabernie.
- Anita: Okerren.
- Bitore: Okerrenekue, ba, republikanuk.
- Anita: Republikanuek.
- Bitore: Reginonekuek.
- Okerrenekue ha ezan da.
- Bitore: Ta gurie ba beti batzokidxe, guk beti batzokidxe.
- Beti egon da hor?
- Bitore: Bai.
- Anita: Bai. Hori da eiñikue, herridxek eindxe dau hori.
- Bitore: Herridxena da hori.
Egilea(k): Iratze Elizondo
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!