Bermeo (Bizkaia)

"División Azul"eko abestia ez kantatzearren zaplaztekoa

"División Azul"eko abestia ez kantatzearren zaplaztekoa <p>Eskolatik irteteko zegoela II. Mungu Gerra hasi zen. Espainian preso zeuden asko, tartean hainbat bermeotar, Errusiako <em>Divisi&oacute;n Azul</em>era joan ziren. Pedro Fern&aacute;ndez Bermeoko sasoi hartako alkateak Hermanoetan <em>Divisi&oacute;n Azul</em>eko abestia irakatsi zien. Berak ez zuenez abestu "hermano" batek zaplazteko itzela jo zion.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BRM-056-013 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Eskolatik irteteko zegoela II. Mungu Gerra hasi zen. Espainian preso zeuden asko, tartean hainbat bermeotar, Errusiako División Azulera joan ziren. Pedro Fernández Bermeoko sasoi hartako alkateak Hermanoetan División Azuleko abestia irakatsi zien. Berak ez zuenez abestu "hermano" batek zaplazteko itzela jo zion.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Horrek hermanutakue okin dxau urtekerie politxe, ondo entzun gero. Ordun hara dxun naien zenbat okingo doten ba? urtiek igual esan dulez, gerrie, aitxe etorritxe, hamar urte ezango ezan nauen, berrogeidxen esango ezan nauen seguramente, dxun niñenien eskolara.Ta berrogeta lauen, hamalau urte okin dxoten, ni orduntzeko eskolatik urteteko-edo, gerra mundiala on zan, “segunda guerra mundial”, bakizu kuarentan hasi zen “segunda guerra mundial”. Ta Espaiñiek prepara zauen dibisiño bat kartzelan on biharrien presuek, gudaridxek eta horrek eta gure badauie Rusiara dxuen Rusian kontra, alemanan bando, ba jentiek kartzelan on biharrien ba abante! Bermiotarrak be asko dxun zien. Izena okin zauen “Division Azul”, horrek, horrek dibisiñuek Rusiara dxun zanak, “Division Azul”. Badiñotsut hori ezango zan berrogeta biko kontue edo ezango zan hori, nik hamabi urte edo berrogeita, hamabi urte edo hamahiru urte-edo. Ta ibil zan hori bai, gerran ibil ziren hemengo mutillek ta gero etor zien bermiotarrak, hemen “Cruz de Hierro” esaten ezan dotsoien alemanak imintzen ezan dotsoien zeozer bat bermiotarra, ez nuen izenik esaten, danok ezetuten ezan duun. Izterra jodidu, gixajue fastididxeta ta muletakaz ta “Cruz de Rey” imindxe. Ta berrogeita lau bueltie ezango zan, ta etor daskun, etor daskun, izena esan ingo dot, ez da pekatue egidxe dok-eta, Pedro Fernandez, bermioko alkatie ezanikue, Pedro Fernandez. Ezan zan maietza, maietzan hogeita hamaike, hogeita hamar edo, maietzak zemat egun okitzen dau, hogeita hamar edo hogeita hamaike? Ez dakitz.
- Hogeita hamaike.
- Hogeita hamaike.
- Bai.
- Zelebraten zandauien falangistek, falangisten egune, maietzan. Ta etor daskun egun bi lelau Pedro Fernandez ezaten ezan dalako gizona listue ta gizon ona e! Aunke ezan da ba, bakizu, “[…] al regimen” baie gizon ona ezan da. Bermiotarra ganera, ez, gernikarra, gernikeko semie erlojeridxe-eta okitzen ezan dauien, baie gizon ona. Ta ezaten, ta ezaten ezan da maisue igual hermanu bat diñotsut faltaten bazan eskolara bera etorten ezan da suplente ikasten, ta etor daskun ha ta: "bueno, que el día treinta y uno de mayo se celebra el día de la Falange y os voy enseñar la canción de la División Azul". Egun bi lelau-edo, han hasi zan beran kontuek esaten. Ta etor zan bigarren egunien-edo, hori egune, bazkaridxe dxanda dxun eskolara, eta han egon garizen danok eta ordun bera ez, bera Pedro ezan egon, geure maisue zen izena Hermano Agustin, Mungixeko semie. Etorten ezan dan bazkaridxe dxanda gorri-gorri-gorri-gorri, harek kopa pare bat edaten ezan dau ziur-ziur-ziur-ziur. Mungidxeko semie, hermano Agustin Hermanuen izena beran benetakue Juan, baie hermanuen izena Hermano Agustin. Ikasten abille, baie emoten be bai. Ta hasi zan "A ver vamos a cantar la canción que os a enseñado don Pedro". Ta guk eskolan, bertan, gelan, okitzen ezan duun bentana handi bet patidxora begire ta patidxuen on zien hiru lau lagun pelotaka ta ni hareri begire ez ditelez dxakin kantarik. Kantaten, hamalau urte, badiñotsut hamalau urte kontue. Halako baten “dxiiii” regelie, reglie ibiltzen ezan dauie haulako regla bat ibiltzen ezan dauie hametik “dxiiii”. Etor zan, agarra dosten hametik zaputxetik, kanpora: "Por qué no cantas tu?". "Romano, porque”, “Maestro Romano” esaten ezan dotsagun, "porque no sé". Emon dosten plastaso bat, beste bat dxun zan emoten ta ni ba, sotanigaz dxuten ezan dizen horrek sotana azpitxik arrotza betik eskapa dotsat hankie atrapa doten etxera, eskapa ein dotsaten, bat emon dosten ederra bestie be, beran izter artetik eskapa dotsaten.

Egilea(k): Iratze Elizondo

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia