Jesus Garmendia Aurrekoetxea
Bermeo (Bizkaia) (1930)
Biografia
Nardiztar Jon kalean jaio zen 1930. urtean. Gurasoak bermeotarrak zituen, aita uritik ekarritakoa; seme bakarra izan zuten. Aita bizargina zen eta bizartegia zuen etxean bertan eta ama kontserba-fabriketako behargina. Espainiako Gerra Zibilean bere aita EAE-ANVko "zapadore"en batailoira joan zen. Umea izan arren, etxean bertan bizi izan zuenez, oso ondo gogoratzen ditu garai haiek. Umetan beraien kalean zegoen lonja batean ibili zen ikasten. Aita kartzelan izan zuen eta handik bueltan, 1938. urtean, errenta ordaintzen ez zutela-eta, Doniene kaleko beste etxe batera joan ziren; bertan beste bizartegi bat zabaldu zuten. Herri eskolan eta "Hermano"etan ibili zen, baina laster utzi zuen eskola. Lan desberdinetan aritzen zen bitartean aitari laguntzen bizargin lanbidea ikasi zuen. Soldadutzan bizargin eta postari lanetan ibili zen Ferrolen eta Donostian. Baxuran zein arrastreroetan ibili zen lanean, "Naviera Vizcaína"n hasi aurretik. "Naviera Vizcaína"ko "Guernica" petrolio-ontzian koipeztatzaile eta galdaragile ibili zen Persiako Golkoan, eta "Ondarroa" ontzian makinista India eta Pakistanen. Itsasoa utzi eta 1971. urtetik 1990. urtera arte, erretiratu arte, Muruetako ontziolan ibili zen itsasadarra dragatzen eta "tubero". 3 seme-alaba izan zituen.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
BRM-056 | 2011 | Bermeoko ahotsak | Nerea Goiria Mendiolea | ||
BRM-057 | 2011 | Bermeoko ahotsak | Nerea Goiria Mendiolea |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute