Bermeo (Bizkaia)

Soldadutzan Francoren familiarentzat garraio lanetan

Soldadutzan Francoren familiarentzat garraio lanetan <p>Soldadutzan Donostian zegoela, mekaniko postuan egon zen. Abuztuan Franco joaten zen bertara eta honen biloba, Carmen Martinez Bordiu, bere besoetan izan zuela gogoratzen du. Garraioan aritzen ziren, janaria eta beharrezko guztia eramaten.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BRM-056-021 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Soldadutzan Donostian zegoela, mekaniko postuan egon zen. Abuztuan Franco joaten zen bertara eta honen biloba, Carmen Martinez Bordiu, bere besoetan izan zuela gogoratzen du. Garraioan aritzen ziren, janaria eta beharrezko guztia eramaten.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Orain Francon historidxe gure dozu esan, Francona orain, saltaku Franconara? ibil naitzen mekaniko hiru kanoatan, neu ta beste giputxe, sei lagun ezaten ezan garan gobernaten ezan dunek hiru kanoa. Estela Maris, Franco eruten ezan dotsune, Franco eruten ezan dun Asorrera, Asor, Asor okitzen ezan dau Francok yata, politxe yata, “un poco anticuau” baie politxe. Ta guk geu ibiltzekuek, Monte Ulia ta Monte Urgull,Donostin dauz eurek, Urgull ta Uria diez dauzenak. Han “taka-taka-taka-taka” ta Franco etorten ezan dan agostuen. Badiñotsuten moduen, Franco datorrenien eruten ezan dun handidxen, Estela Marisen. Ta hau hau, andrie, alabie berana, Karmen, Karmen edo zelan dako izena orain telebistatan urteten dauena, Francon lobiek.
- Karmen.
- Karmen, horrek hilebete edo bi eskutan. Ta asturianie ezaten zan dan andra morroskona bat hori dxaboten ezan dauena. Asike horrek beitu zemat urte okin bidauen “te estoy hablando del año cicuenta y uno”. Zemat urte, niri ez doste esango guzurrik! “Cincuenta y uno”n okin badauen hillebete edo bi ba, hirurogei urte bueltie ezta? Okin biher dau /bidau/. Ta dxausi barik bera asturianie andrie bakizu, zelan esaten da, Bermion “añesekie” esaten da, dxabotekue andrie. Lelau eruten ezan dun andratxue Estela Marisera ta gero geuk edo neuk edo beste lagun batek, mariñeruek, sei ezan gara ta hartun umetxue ta hori neure besutan be on da hori Karmen be. Bai, ta eruten ezan dotsagun ta, hor ibiltzen ezan garan. Eitxen ezan dau ba, hogei egun, agosto guztidxe eitxen ezan dau Francok Donostin ta gu ezaten ezan gara jentie eruen etorri korreue dxatekue, geure lantxa bixetn,Monte Urgull ta Monte Uria, esan dotsut kanoa bidxek.
- Orduen zuek zer eitxen zanzun Francori ta bertan…
- Gu ni, ni ez nai egon Francon yatan gu herridxen, gu komandantzikuek ezan gara “de la Comandancia Marina de San Sebastian”. Baie kanoak geuk erabiltzen ezan dun ta Francori ba geuk, kanoak beran, beran, imintzen ezan doskun lagundu eruteko gauzek, biberak, eurek barruere, bera be bai dxuen etorri eitxen ezan dun.

Egilea(k): Iratze Elizondo

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia