Bermeo (Bizkaia)

Francok aurrez aurre egin zien harrera

Francok aurrez aurre egin zien harrera <p>Don Pedro Nieto Ant&uacute;nezek, Francoren etxeko arduradunak, deitu egin zien izan zuten jarrera onagatik Francok harrera egingo ziela esanez. Zezen-plazarako bina sarrera eman zien, orduan joan zen lehenengo aldiz zezenak ikustera. Horretaz gain, hiru hilabete laburtu zieten.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Don Pedro Nieto Antúnezek, Francoren etxeko arduradunak, deitu egin zien izan zuten jarrera onagatik Francok harrera egingo ziela esanez. Zezen-plazarako bina sarrera eman zien, orduan joan zen lehenengo aldiz zezenak ikustera. Horretaz gain, hiru hilabete laburtu zieten.

Transkripzioa

- Halako baten, Begoña bizperie edo ezan zan, diñotsut berrogeita hamaike urtie da hau e! Deitxu doskun beran “ayudante personal”, don don Nieto Antúnez, don Luis Nieto Antúnez “Capitán General de”, bera “ayundante” jenerala, berana, Francona "Qué chicos, qué?" Konfiantzatxue hartunde okin dxu egunien-egunien gauzek erunde-ta: "Estos, mañana, mañana por la tarde, así como estáis los seis aquí e!, A las cinco poco mas o menos, que os recibirá su excelencia pa pa pa daros un regalito por vuestro bueno comportamiento, como estáis". Oiñotsik ibiltzen ezan gara gu beti, han frakak erremangata ta. Ta leponterik bez, lepandue okintzen ezan dan, buruen imintzen dan platera hori bapez, baia zuridxe bai. "Como estáis ahora", "vale" "Y otra cosa: cuando os pregunte su excelencia “no señor” y “si señor” no, “si excelencia” o si le tenéis que decir “no excelencia” y si le tenéis que decir “si excelencia”, según lo que os pregunte él", "muy bien mi comandante". Don Pedro Nieto Antunez, ontxen akordetan naz, “jefe de la casa civil de su excelencia, ecetera, ecetera”. Beste egunien: "Txo, Francok hartungo gaitsuzela diñotsu, holako markarik!”, neu bakarrik bermiotarra. Hondarrabiztar bi, donostiar bi, neu ta oridxotar bat. Bostatan dxun garizen badaezpadan garbidxek, horrek erropak garbidxek oiñutsik eta bai, baie garbi, politxo imindxe. Salta duun ta han on zan bera kamarie da beran hau salie ezaten berana, mahaidxie aurrien, ta hori biserie zibile e! En bes de, militarra txapela burukue zibile ankiligaz, dxake azule, fraka zuridxek. Planta garizen bost metrora: "Hola chicos marineros, de donde sois?" Ta banan-banan, batek "Hondarribia" ta ta ta, ni azkanien on ezan nai "de Bermeo", "de Bermeo e? Puerto pesquero! Tienes aqui a bordo con nosotros a unos cuantos marinero de tu pueblo". Egidxe ezan zan lau on zien ta; Jabier, Paulino, Pedro, pedro hildxe dau, lau on zien. "Si excelencia ya sé si". " Muy bien, hay va este peueño regalo" Emon dotson berari, Antunezeri emon dotson, emon doskun zezen-plazarako sarrera biñe “pero de los caros e!” Biñe bakoitzari , bi, bi, bi. "Muchas gracias" esan etson "no hay de que, por vuestro buen comportamiento y tal y cual" ta urten dun. Garmendiak esan zauen: "Txo!, hi! dxaten zandun domekatxutan da oniño bizirik dau" Restaurant Caserío Donostin, harek kontituziñoko plazan puentetxu baten. Oten zara Donostin? Ta bakizu non dauen? Baten dau “El Tanbolin” baten, ta bestien, “El Caserío”. Han dxaten ezan doten beti, rantxotik aparte. Bakarrik oten zalako, giputxek etxitara dxuten ezan die ta ni bakarrik, ni hillien baten etorten ezan naien Bermiora, ba harek ez, harek domekan, zapato-domekatan danak, neu bakarrik itzitze bertan. Esan dotsaten neskire, ez nai akordaten izena: "Alabatxi!”, “Zer?”, “Hau dakot", "Eh! Bermio!" -Bermio esaten ezan dosten- "Neuk salduko dotsut, berez salduko dotsut, ekau!". Okin dxoten hillebeterako dxatekue bai han emon dosten dirugaz. Neure dxatekue ezaten ezan da ensaladatxue, okela apur bet ta bakizu! Bueno, Begoña egunien, arratsaldien, mahonezko frakie, modie guri bermiotarrana, barrixe, plantxeta alkondara zuridxe, alarketa baltzak dxan bazkaritxue bertan ta dxun nintzen zezenak ikusten neure bidar lelagoko bidar. Zezen-plazan Donostin izena orduen Txofere edo Kofre edo Txofere, Grosen, “en la parte de Gros”, oten ezan da. Bestela ezaten zan da, orain orain deu Illunbe dau orain, baie orduen oten ezan da Grosen, badiñotsut, Txofere, Kofere edo “algo por el estilo”. Han ikusi dotezen, esango tsut behidxen izena hirugarren ez dast akordaten: Carlos Arroza y el Litri, zezenak. Jentie holan, militarrak, jentuzie bakizu, jente elegantie ta entradie ona okin dxotelez neure mahonezkugaz ta neure arkondarie jartsie botata lepotik, purutxue hartunde, eguno be ez dot ikusi bizirik ez ezer, telebisiñuen da bai, ha ezan da ikusi doten korridie bizirik ta lehenengokue, tio Patxikon erregalue. Zer historidxue ondo due? Historidxue ondo due? Bueno, dxun zan tio Patxiko ta amaittu dun han. Amaittu dun han, amaittu dun geure, kendu doskun hiru hilebeteko soldadutzie kendu doskun, ez daitz zeitxik hogeita lau hillebete egin biharren, abrillen in biher ezan duu /bizandu/ jubile o amaittu ta dizienbrien amaittu dun.
- Ta hori Francok ein eban?
- Gobernuek, gobernuek. Bai hiru hillebete kendu doskun.

Egilea(k): Iratze Elizondo

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia