"Terrela", "ubilladie", "suesgorie", "tximistieten", "berrela"
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BRM-025-031 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Bermeoko ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Nerea Goiria Mendiolea
- Data: 2010(e)ko azaroaren 23a
- Iraupena: 0:03:24
- Erref: BRM-025/031
- Kodifikatzailea: Nerea Goiria Mendiolea
- Gaia(k): Euskara » Euskalkia, herri hizkerak, euskara batua
Transkripzioa
- Terrela, terrela be bai. Terrela be da, hauri, zarrazoie, kaiñe, terrela. Terrela illuntzitan botaten dan, denpora baten esaten ezan duun Bermioko mutillek erdidxek bularratik dxus zak ta Mundekako neskari, mundekako neskari, neskakaiñe "bakizu zemat terrel pasa dauien horrek mutillek?", dxun gauez ta oiñez etorten ezan dizen bustitxe. Terrela, humedadie da humedadie, terrela.
- Humedadie da terrela edo iruntze edo ez.
- Bitu, gauze asko dauz terrela, kaiñe, bestie, baie terrela hauri da guretzako. Humedadie gauetan ta dxausten dan, zelako terrela, zelako terrela dau botaten ba. Hori herridxen be bai. Kotxiek eta bustitxe ta ez da?
- Bale.
- Terrela.
- Iruntze edo zuek esaten zuie leidxe, iruntze edo?
- Leidxe bai, illuntze ez. leidxe bai, leidxe dau leidxe dau botaten baie terrela be bai. Ubilladie: arraiñek eitxen dauena dxup! "Eh ze ezan da ba?” “ ubilladie eindxau arraiñek". Ez zu ikusi igual arraiñe saltaten baie indxau “dxup!” buztenagaz “dxup!”, ta horreri esaten dotsagu ubilladie.
- Ze igual, ure ikusten zunien, zuk igertzen dozunien...
- Bai, klaro. Ure dau kalma, kalma. Ta halako baten “dxop!”. “Ubilladie eindxau arraiñek, atunek-edo”. Ein bihar mazi, mazi karnadie bota ta han datortsu gora. Suesgurie: suesgurie be bai da arraiñek hauri “dxup!” eitxen dauena. Ba arraiñek beitu gauzek-edo, arraiñek eitxen dauen halakuek diz.Ukulladie be arraiñek eitxen dau, suesgurie be bai. Tximistie be bai, antxoiek eitxen dau tximistie. Tximistie, “txist!” "Han bokarta tximistieten" Bokartak, bokartak txikitxuek dizelez txis txis, tximistieten. Tximistie atunek ez dau eitxen, atunek eingo dau ubilladie, baie tximistie bokartak. Ta bokartak ez dau eingo ubilladarik, gauzek gero. Bakotzak dako beran halakue. Berrela, berrela da, baporan, baporan montajien erdiguneko ha, ha da, berrela. Leko bat, baporan leko bat da berrela.
Egilea(k): Iratze Elizondo
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!