"Kordie", "errunbue", "dribie", "karrie"
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BRM-025-022 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Bermeoko ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Nerea Goiria Mendiolea
- Data: 2010(e)ko azaroaren 23a
- Iraupena: 0:02:13
- Erref: BRM-025/022
- Kodifikatzailea: Nerea Goiria Mendiolea
- Gaia(k): Euskara » Euskalkia, herri hizkerak, euskara batua
Transkripzioa
- Kordie da: kordie, apaidxo bat tertzie ezan lei, baie berrogei tertza diez ba kordie. Kordosue, “cuerda” erderaz txikota da, baie kordie beste gauze bat da. Kordie da beran, tuntuxe goidxen ta gauze dana ba, kordosue, ezan lei berrogei tertzakue edo ehun tertzakue. Erronbue: erronbue da txalupe bat dxoten badauen hondue, hatzigaz, erronbue eitxen datso, zillue. Handik ure dator barrora, "Bapora daku erronbue eindxe" "Zer dxo zuie ba?" "Hatzie dxo duu, erronbue". Dribie edo karrie, entzun dozu? Ez. Dibrie da: txalupie due kostara, itxoso zabalien ez zu botako ankillie uretara zeitxik hondo handidxe dau ta zuz kostara, en bez de portora sartu karnadakaz hil barik, eitxen dozu akabun, ankillie bota, arpigue bota, arpigue esaten dotsagu, arpigue bota hogeita hamar brazatan edo guzen herridxetara, botaten zu arpigue sokigaz, ta eitxen zu aurretik amarra, baie harek arpiguek honduen ez badauen artzien hatzie edo gogortuteko, triblie eitxen dau. Hamen etxa dozu, baie /etsu/ ez dotsu tiretuten, dator dandarrez dator. Ta diñotsu: “ [arpigu dribili eitxen dau gero]. Karrie be esaten duu, halan agarraten dotsazu txikotari ta "entzun hau karrieten dau eh" en bez de firme ogon dandarrez dator, karrieten. Halako baten atrapaten dau oskaren bat onduen, atzie atrapaten dau ta eitxen dau tenso geratu "Ei, ia ez dau karrieten" diñozu. Hauri da karrie, dibilie edo karrie.
Egilea(k): Iratze Elizondo
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!