Bermeo (Bizkaia)

13 urterekin saregin

13 urterekin saregin 13 urterekin hasi zen saregin beharretan "Madre Macarena" baporean Eusebio Beitia patroiarekin. 18 urterekin sotapatroi egin zen eta 21 urterekin arduradun, ugazaba-andre "uzandra". 1996. urtean erretiratu zen. "Uzandra" bakoitzak bere saregin-taldea zuen.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BRM-023-005 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
13 urterekin hasi zen saregin beharretan "Madre Macarena" baporean Eusebio Beitia patroiarekin. 18 urterekin sotapatroi egin zen eta 21 urterekin arduradun, ugazaba-andre "uzandra". 1996. urtean erretiratu zen. "Uzandra" bakoitzak bere saregin-taldea zuen.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Hamahiru urterako hasi nitzen "el día tres de marzo del año cuarenta y siete". Memoridxen dakot zein baporetan be, ta patroie be bai, memoridxen dakot, "Madre Macarena" ta patroie Eusebio Beitia. Eusebio Beitia hor dauzen Eusebio Beitian bisattitte-edo. Entzun dozu /entzunzu/? "el año cuarenta y siete, el tres de marzo", gaurku lez dakot memoridxen, "Un lunes". Entzute dozu /entzutezu/? ta gero ba andrie zera zaharra izan zanelez, nire koñatun ama izan zan maestrie-ta, zaharra izan zalez ba ya hamazortzi urterako ba ein nintzen sotapatroi esaten dan lez, "segundo, segundo de a bordo". Ta hogeta bat urterako, hogeta bi etteko, hogeta bi enerun eitteko ta marzue edo otubrien ba hasi nintzen jefa ta "hasta el año mil novecientos noventa y seis"eko otubrien itzi dot. Ordun egoten izan garizen bost uzandra. Uzandra ba, uzandra izaten izan da ba agintzaidxe, enkargadi izati lez. Ta bakotzak, ba bakotzak beran grupue eukitzen izan dau, ta gero akabun allega gara nobentan batera, neu bakarrik danakaz. Baia ordureko baporak ba gitxittute egon diz. "Ochenta o asi" holan lotuko zin orduen, "en el noventa y seis" itzi dot, ta gaur akabata dauz danak, gaur ez dau portun iñor bez-ta.

Egilea(k): Nerea Goiria Mendiolea (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia