Artika: erroten auzoa
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BRM-015-002 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Artikan 16 errota zeuden, Bermeon hasi eta Sollubera arte.
- Proiektua: Bermeoko ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Nerea Goiria Mendiolea
- Data: 2010(e)ko urriaren 18a
- Iraupena: 0:02:04
- Erref: BRM-015/002
- Kodifikatzailea: Nerea Goiria Mendiolea
- Gaia(k): Herria, azpiegitura » Herri-antolaketa » Auzoak , Baserria » Baserriko lanak » Errota
Transkripzioa
- "Barrio Artigas", Bermioko errotan barridxue, "barrio de los molinos de Bermeo".
- Semea: Zemat errota egoten zien hor?
- Hor ezetu dotez /ezetutez/ nik hamasei errota.
- Emaztea: Fandanguene etxiek izena.
- Hamasei errota. Hamasei errota egon die Bermion hasi tte ba Sollubera arte, ta Mañu, Sollube. Hamasei errota.
- Emaztea: Orain bapez.
- Badauz baie gitxi, zarratzen duz-ta. Errotak akabaten duez. Ta artu-urune be eskas dau ya, taluk itzeko. Artu be gitxi ereitzen da ta gero ta gitxiau ta hor gabiz. Taluk eitten duz hondiño hamen, taluk eitten duz asko. Bastante eitten du hondiño. Baia hori ya badoie galtzen, galtzen doie.
- Ta errota danak bardiñek zien?
- Bueno, batzuk die hiru errota, lau errota, bost errota, holan. Desberdiñek, bost errota, sei harek gehidxenak. Seidxen seikuk gehidxenakuk, ostantzien hiru ta lau normal. Hiru errota ta lau errota etxe bakotzien. Holan izeten izen da beti.
- Ta danak zien gari-errotie eta arto-errotie?
- Gari-errotie lehenau nire denporan ez horren beste baie zeuzer bai. Gerraostien, ogidxe falta zanien ba gerraostien, hainbeste gehidxau errotak biher eitten izen dabe, ogidxen faltara. Gerraostien, baia ostantzien lehenau asko, lehenau artu eta inddabie, ta errotak ta artu eta inddabak ta ganadu be bai hor barridxun errotakaz nahastien.
Egilea(k): Nerea Goiria Mendiolea (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!