Bermeo (Bizkaia)

Andra Mariko jaiak

Andra Mariko jaiak <p>Andra Mariko jaietan herriko zein kanpoko bandak egoten ziren. Kasinora joateko diruduna izan behar zen.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BRM-001-006 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Andra Mariko jaietan herriko zein kanpoko bandak egoten ziren. Kasinora joateko diruduna izan behar zen.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta lehen Andra Marixek zelakoak ziren ba?
- Elegantiek.
- Ze egoten zan?
- Bandie, ta kanpotik Sestaoko bandie asko.
- A bai?
- Urtien-urtien. Bai.
- Eta kasinoan zozer egoten zan?
- Kasinora gu, guretzat ez da egon entradarik.
- Ez?
- Pobriek izan gariz kasinorako.
- A bai?
- Pobriek kasinorako.
- Ta kasinora zer joaten zan ba, dirudun jentie? A bai?
- Ordun bai. Gure denporan bai.
- Ba zer dala ta ba?
- Ez dait ba. Gure denporan dirudunek jun izan diz kasinora. Orain ez, orain…
- Oin edonor?
- Oin dana dau igual.
- Eta hor Lameran barkilleuek eta be egongo zien ezta?
- Lameran?
- Bai.
- Hor, zera… bandie?
- Baie gero barkilleruek-eta gozokidxek saltzen-eta?
- Horrek e, horrek ez nai entera.
- Ez?
- Ni neure lagunekaz, gero mutil laguntxukaz, ta ibiltzen izan gariz ba hara ta hona, jantzan-edo, hori bai, ostantzien entera be ez ezegaz be.
- Eta Xixili beti egon da Andra Marietan?
- Bai.
- Nundik dator ba hori Xixili?
- Ez dakit ba. Ez dakitz.

Egilea(k): Gontzal Fontecilla

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia