Gasteizera neskame
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BRM-001-004 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Ez zitzaion gustatzen lantegian lan egitea; hori dela-eta Gasteizera joan zen neskame, bi etxetan egon zen. Hilabetean 10 ogerleko jasotzen zituen. Neskame zebilela, domeketan arratsaldeko lauretatik zazpietara izaten zuten jai. Dantzan egitera joaten ziren.
- Proiektua: Bermeoko ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Nerea Goiria Mendiolea
- Data: 2010(e)ko ekainaren 03a
- Iraupena: 0:04:19
- Erref: BRM-001/004
- Kodifikatzailea: Nerea Goiria Mendiolea
- Gaia(k): Lanbideak » Neskameak
Transkripzioa
- Gero niri ez jat gusta fabrikie. Ama hil jastenien, ez jat gusta fabrikie ta egon nai kridxada Vitoridxen. Vitoridxen ein dotaz hamar urte.
- Ta zelan ba joan ziñela Vittorire?
- Zelan?
- Vittorire, zelan ba Vittorira arte? Hain urrun?
- Okin in dxot familidxe baie. Familidxe okin dxot. Ondo, ni ondo. Elegante Vitorixen.
- Vitorixen non egon zinen ba? Vitorixen nun, ze partetan?
- Kalle Datotik hurrien egon nai. Kalle Datotik hurrien.
- Orduen zentro-zentroan.
- Bertan herridxen, bertan. Zelan euki deu ba, ahaztute dakot e. Zelan esango dotsut ba? Jakin dot bai kalie baie, […] dendie? ta harek egon diezen lekotik. Leko onien, leko onien.
- Ta zer, kriada jatekoan truke edo dirue emoten dotsuen?
- Zelan?
- Kriada ze joan ziñen, jatekoan truke edo dirue be hartzen zendun, kobretan zendun?
- Jaten ondo emoten izen doskun, ni ez nai keja eguno. Koziñeri izan nai.
- Ah bai? Koziñera ibiltzen ziñen?
- Bai, ez, ez, ni ondo, niri. Etxe bitten egon nai: baten egon nai militar baten etxien, ta in dotez zazpi urte han; ta, gero, kalle Daton egon nai. Ta niri ondo kuadra dastez etxe bidxek ondo.
- Baiña, dirue kobretan zendun?
- Kobra dirue?
- Bai.
- Kobra dirue, hamar ogorloko.
- Hillien?
- “Cincuenta pesetas.”
- Hillien?
- Bai.
- Eta gero hori dirue aitteri emoten otsazun edo zeuretzat?
- Orduen ama okin jot, ez dot okin amarik. Neba-arrebak partidu garizen. Ta neuk gorde bankuen neuretzako, neu jazteko ta neuretzako.
- Ta ze biher eitten zendun han?
- Danerik. Dana jakin dot eitten.
- Etxeko biherra, koziña…?
- Koziñeri izen nai, beti, ta etxeko biherrak be bai, plantxie be bai. Dana jakin dot eitten.
- Ta umezain be egon ziñen; umezain be bai, umiek jagoten?
- Ez, ez, imik dxaboten ez, izan nai koziñerie, neure denporan. Ta gero ba arratsaldietan lagunekaz.
- Han, Vittorin bertan?
- Bai, bai. Kalle San Antonion egon nai, ta urte asko in dotez.
- Eta bermiotar gehidxau egon zien ala?
- Ez, nigaz ez. Neu bakarrik.
- Zeu bakarrik?
- E, ni ondo egon nai e. Ni ondo egon nai.
- Eta etorten ziñen Bermiora? Oporretan-edo?
- Ez, gitxitten etorten izan nai. Ez dot euki nora etorri, amarik be ez dot okin-ta, ta neba-arrebak be partidute.
- Ta aitte?
- Aitte be ensegida hil jasten. Ta gero ba jun naienien kridxada, ba bertatik ba feliz. Etorten izen nai jaidxetan ta gehiau bapez.
- Eta kriada egoten ziñenien jai eukiten zendun domekatan-edo?
- Domekatan, bertan egunetan, haretan zeretan, ba lauretan kalera ta zortzitan etxera. Izan nai jantzaridxe jantza gustaten izan jast ta. Ta diskoteka lagunekaz. Jantzan beti.
- Orduen parranda asko botanikue izengo zara?
- Bai.
- Bermiotar-bermiotarra?
- Bermiotar-bermiotarra.
Egilea(k): Gontzal Fontecilla
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!