Bermeo (Bizkaia)

Josefinatarren ikastetxea

Josefinatarren ikastetxea Ume sasoiko Bermeo polita zela dio. Sei neba izan arren ondo ikasitakoak direla dio. Josefinatarren ikastetxean ibili zen umetan, baina ez zitzaion gustatzen ikastea; ume okerra zela dio. Emakumezkoak baino ez ziren ibili Josefinetako mojetan.
Ume sasoiko Bermeo polita zela dio. Sei neba izan arren ondo ikasitakoak direla dio. Josefinatarren ikastetxean ibili zen umetan, baina ez zitzaion gustatzen ikastea; ume okerra zela dio. Emakumezkoak baino ez ziren ibili Josefinetako mojetan.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ta zuk ze akordu dekozu, zure umetako Bermio, zelakoa zan zure umetako Bermio?
- Niretako elegantie, Aroztegi kantalean jaio nai, ta hazi nai ondo, nire ama izan da arraiñe saltzien ibiltzen dana Mungidxera, ta nire aitta arotza. Ta ni ondo haziku nai. Sei neba-arrebak ondo hazi garie. Hamen danak ezatuten gaittuz gu, ni nai Artetxe Valle, ta danak ezatuten gaittuzie, Vallenekuek. Ta ondo hasiku nai ta ondo eskolara, ta ama hil jaztenien kridxada.
- Ta eskola sasoiekoa ta, ze akordu dekozu?
- Zelan?
- Eskolakoa, nora joan ziñen?
- Alperra izan nai. Josefinasetara. Leko onien baiñe alperra izan nai.
- Bai, Alperra?
- Alperra.
- Ez jatzun gustetan?
- Eitzen izan dot eskapa, zeratik egoten izen garizen jardiñen ta eitzen izen dot eskapa, ta itsosora. Batelatan ibilikue nai.
- Orduen okerra?
- Okerra izen nai, okerra apurtxu bet. Ostantzien ba normal.
- Josefiñetan nungo neska-mutilek joaten zinien, edo neskak bakarrik?
- Zelan?
- Josefiñetan, neska-mutilek edo neskak bakarrik?
- Ni mutilekaz ta henbrakaz ibiltzen izan nai. Ta gure etxien zenbat henbra? lau neska ta mutil bi.
- Bai, bai, bañe Josefinatan, eskolan, mutilek eta neskak alkarregaz?
- Ez, ez, Josefinasetan ez. Henbrak.
- Bakarrik?
- Bai.
- Eta… ze maestra edo?
- E, mojak, mojak, danak mojak. Haur, baie mojak izan die.
- Ta onak ziren monjak?
- Niretzako mojak onak izan di.
- Ta euskeldunek?
- E, bertokuk be bai ze, hameko mandakuek mojak, bai, euskaldunek.
- Baia eskolan euskeraz eitten zenduen?
- Eskolan?
- Euskeraz?
- Total izan nai alperra ta. Eskoli niretzako ez da izan. Ez dot ikasi ezebe.
- Ta eskolan euskeraz edo erderaz?
- Euskeraz, euskeraz.
- A, bai?
- Euskeraz, ta erderaz be bai, segun, bidxetara itzen izan du. Ostantzien ba normalak.

Egilea(k): Gontzal Fontecilla

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia