Bitore Urkijo Egarista Palanka

Bermeo (Bizkaia) (1925-2019)

Biografia

Torronteron jaio eta hazitakoa da Bitore. Gurasoak Urikoak zituen, Begoñakoak, baina Bermeon hazitakoak. Bost neba-arrebatatik laugarrena izan zen. Eskolara gutxi joan zen eta gerra sasoian bizipen gogorrak bizitzea egokitu zitzaion. Bere ama Emakumeen batzako kidea zen, eta Agirre Lehendakariaren espia izate egotzi ziotenez, denbora luzez izan zuten kartzelan. Bitartean, zazpi urteko ahizpa txikiaren kargu egin behar izan zen Bitore, aita gainerakoekin ebakuatuta joan baitzen. Areetan (Getxo) inude bezala egon zen urte betez seme-alabak etxean utziz. Herririk herri aritzen zen arraina saltzen. 10 urtegaz hasi zen saregin lanetan eta jardunbide horretan aritu zen gero ere maistra bezala. Senarrak beste bazkide batzuekin baporea izan zuen. Bere lagun Anita Larraurirekin batera egin zitzaion grabaketa.

Zintak

KodeaDataProiektua
BRM-082 2011 Bermeoko ahotsak
BRM-091 2011 Bermeoko ahotsak
BRM-092 2011 Bermeoko ahotsak

Pasarteak

Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute

#Titulua
1 Ama kartzelan eta aita ebakuatuta Bideoaren ikonoa
2 Errepublikazaleak vs abertzaleak Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
3 Ikuspegi politiko desberdin asko Bideoaren ikonoa
4 Etxe berean abertzaleak eta errepublikazaleak Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
5 "SeƱor guardia, estas dos son peligrosas" Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
6 Egur bila, dirua lortzeko Bideoaren ikonoa
7 Nazionalen garaipenak ospatzeko desfileak Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
8 Nagusiek herritik alde egin, eta txikiak bakarrik gelditu Bideoaren ikonoa
9 Sollubeko eta Matxitxakoko erasoak Bideoaren ikonoa
10 Bermeotar asko Francoren zerbitzari Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
11 Kartzelan, anonimoen laguntza Bideoaren ikonoa
12 Agirreren espia zelakoan ama atxilotu Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
13 Gauero guardiengana joan behar Bideoaren ikonoa
Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia