Ama euskaraz egiten saiatzen zen, ondo jakin ez arren
Hizlaria(k):
Iturbe Linzoain, Begoña
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BER-364-026 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Iturbe kale-baserrian jaio zen. Aitak euskaraz egiten zuen, baina amak ez zekien oso ondo. Aitajauna nafarra zen. Umetan bazekien euskaraz, baina gurasoak hil zirenean Madrilera eraman zuten eta ahaztu egin zuen euskara. Begoñaren ama beraiei euskaraz egiten saiatzen zen, umeak zirenean. Aita gazterik hil zen, baina auzoan bizi ziren amamak eta izebak euskaraz egiten zuten. Lau urterekin hasi zen eskolan eta han dena gaztelaniaz. Anai-arreben artean gaztelaniaz egiten zuten eta auzoko lagunekin bietara egingo zuela uste du.
- Proiektua: Euskararen historia soziala Bergaran
- Elkarrizketatzailea(k): Idoia Etxeberria
- Data: 2022(e)ko otsailaren 15a
- Iraupena: 0:02:25
- Erref: BER-364/026
- Kodifikatzailea: Aintzane Agirrebeña
- Gaia(k): Euskara » Euskararen egoera , Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » Etxeko giroa
Transkripzioa
Pasarte hau transkribatu gabe dago oraindik. Lagundu
nahi al duzu?
Goian daukazu pasarte hau entzuteko aukera. Lagundu hura transkribatzen!
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!