Euskalduntze prozesua Mariaren Lagundia ikastetxean; B eredua
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BER-364-021 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Begoña izan zen Mariaren Lagundia ikastetxean euskaraz eskolak ematen hasi zen lehenengoa, 3 urteko umeekin. Ondoren, Pilare hasi zen 4 urtekoekin. Lekuz aldatu zirenean, beste bi irakasle sartu ziren eta euskarazko eskola gehiago ematen hasi ziren. Hasieran D eredua zen, baina B eredua ere sartu behar izan zuten, ama hizkuntza gaztelania zuten ume asko zeudelako. Euskalduntzea Haur Hezkuntzatik hasi zuten eta eskola osora zabaltzen joan zen. Irakasleak ere euskaldundu egin behar. Irakasle asko errioxarrak ziren.
- Proiektua: Euskararen historia soziala Bergaran
- Elkarrizketatzailea(k): Idoia Etxeberria
- Data: 2022(e)ko otsailaren 15a
- Iraupena: 0:04:05
- Erref: BER-364/021
- Kodifikatzailea: Aintzane Agirrebeña
- Gaia(k): Politika » Euskara eta politika , Ohiturak eta bizimodua » Hezkuntza » Maisu-maistrak , Euskara » Euskararen egoera , Ohiturak eta bizimodua » Hezkuntza » Mojak
Transkripzioa
- Ta, bueno, lenengo urtetan, bueno, hasi ziñaten, ze esan dozu, Pilare…
- Begoña Kapanaga: Pilare Mujika, Vega eta ni hiru urteko gelan.
- Eta euskerazko klasiak emoten zuek izan ziñeten lehenenguak: lehenengo zu eta gero...
- B.K.: Lehenenguak, bai. Lehenengo gu, gero Pilare, ta gero juan giñan, ba, gehitzen.
- Gehitzen. Ta hor be hasi ziñeten lehenengo umiekin ta gero... zela jun ziñeten? hori, euskalduntze plana edo, ze in ziñuten, zela izan zan?
- B.K.: Bueno, aber akordatzen naizen... Aber, hor izan zan, lehenengo, kolegixo berrixan, oin ez daguana, hasi giñan hola. Gero, pasau giñanian beste aldea, etorri ziñala... bueno, etorri ziela beste bi pertsona, Bego eta Nerea, hortik Pilare zertu ein zan, beste talde bat hartu zeban, eta hor hasi giñan D eredua, nik uste dot D eredua zala, D ereduakin. Eta gerora sartu zan B eredua be. Haur Hezkuntzan egon zien eredu bixak: B eta D. Ze urtetan? Ezin dotsut zer..., ez naiz akordatzen ze urtetan, hiruroge... Zu akordatzen za? Ze ni urtia ez naiz akordatzen.
- Begoña Iturbe: Ez, ni urtia ez, baiña ni akordatzen naiz, ni hasi nintzanian lanian, ee… orduan ni lehenengoko umiak zien D eredukuak. Baiña handik –esango nuke– pare bat edo hiru urtera
B eredura ipini bihar izan giñuan ama hizkuntza erdera zeukenak ume asko zerelako, eta orduan, bueno, aholkularitza bat etorri zan puxkat aztertzera eta esan zoskun banaketa in bihar giñuala: alde batetik, D eredua eta bestekaldetik B eredua. Eta orduan hor hasi giñan bi eredu, nahiz eta B ereduan dana euskeraz hitz egin, bueno, ba, beste malgutasun batekin edo itten giñuan. Eta urte batzuk pasa zirenian, beste azterketa bat etorri zan eta orduan ya dana D eredua bihurtu zan. Baiña bai egon zala hor… B eredua.
- B.K.: B eredua ta, gaiñera,… bueno, urte dexente…
- B.I.: Bai, baiña arrazoia izan zan, karo… ba, adibidez, Aranzadi ikastolan ikastolara juaten zien ume euskaldun petuak zienak eta, bueno, ba, erdera gehixau itten zebenak edo ama hizkuntza erdera zeukenak nik uste dot gehixau etortzen ziela gure… gure ikastolara. Eta, orduan, derrigor ipini behar izan giñuan…
- B.K.: B eredua.
- B.I.: ... B eredua, bai. Bai, bai. Nahiz eta dana euskeraz hitz egin… bai.
- Eta lehenengo urte horretan hasi ziñeten Haur Hezkuntzatik edo… ez? euskeraz emoten klasiak. Eta zaharrauekin ze izan zan, zeoze graduala?
- B.I.: Bai.
- B.K.: Graduala, bai.
- Bai, lehenengo txikixenekin ta gero…
- B.I.: Karo, hor egon zan momento bat nun Haur Hezkuntza dana euskeraz zan eta beste mailletan erderaz zan. Baiña poliki-poliki hori joan zan…
- B.K.: Gehitzen.
- B.I.: ... gehitzen, ba, lortu arte ikastetxe edo ikastola osua euskeraz izan arte. Karo hor… in behar izan zan ez bakarrik ikasliekin, baizik eta irakasliak be bai, asko zeren erdaraz itten zebenak, zeren monja honetxek nik ez dakit zeaittik, ohitura zeuken Erriojatik ekartzen irakasliak, ze bazeren irakasle asko errioxarrak zienak. Ez dakit zeaittik, baina bueno. Baiña, bueno… horrek, klaro, euskeraz ikasi behar izan zeben eta… bueno, gero ya hasi zan bertako jentia. Bueno, hor egon zan aldaketa oso haundixa. Nik uste dot hor mobimentu oso haundixa egon zala: bertako jentia, jente euskalduna…
- B.K.: Mojak desagertu zien...
- B.I.: Hori da, hori da.
- B.K.: Mojak desagertzen juan zien poliki-poliki...
Egilea(k): Unai Gabilondo (Eibar BHI) , Araia Mujika (Eibar BHI)






Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!