Mariaren Lagundian neskak; mutilak Haur Hezkuntzan bakarrik
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BER-364-004 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Begoña ibili zen sasoian, Mariaren Lagundia ikastetxeak bi zati zituen: ordaindutako eskola eta publikoa. Irakasleak desberdinak ziren batean eta bestean. Neskentzako bakarrik zen, baina Haur Hezkuntzan mutilak ere egoten ziren. Mutilak gero eskola publikora edo Bidegurutzetako ikastolara joaten ziren. Gero handik Akademiara.
- Proiektua: Euskararen historia soziala Bergaran
- Elkarrizketatzailea(k): Idoia Etxeberria
- Data: 2022(e)ko otsailaren 15a
- Iraupena: 0:02:15
- Erref: BER-364/004
- Kodifikatzailea: Aintzane Agirrebeña
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Hezkuntza » Mojak , Ohiturak eta bizimodua » Hezkuntza » Ikastolak
Transkripzioa
- Begoña Iturbe: Lagundian zeren, alde batetik, pagodunak edo pagatzen zebenak, eta bestekaldetik… Baiña publika zan haura.
- Baiña mutillak be bai?
- B.I.: Mutillak zeren bakarrik Haur Hezkuntzan, sasoi hortan, ze nik dauzkat lagunak, mutillak, ibili zienak Lagundian. Haur Hezkuntzan, e.
- Begoña Kapanaga: Baiña ni sartu nitzanian? 4 urte neuzkanian?
- B.I.: Zure edadekuak die. Ni... adibidez, Iñigo Juaristi, Manu Larrea ta honetxek horrek egon zien –lehen "parbulitos" zan– parbulitosen egon zien Lagundian. Eta, karo, bakarrik Bergaran zauan Mariaren Lagundia emakumindako, ze, karo, hori sortu zan... ze gure amak be bai danak ibili izan die hor. Baiña klaro, zan eskola bakarra emakumiendako zana. Baiña, klaro, ni akordatzen naiz, ni hasi nintzanian, ni 58kua naiz, eta ni hasi nintzanian, karo, zeren bi: "pago" eta "ez pago". Eta "ez pago" zan publika, publika zan, ze irakasliak diferentiak zeren. Orduan,klaro, aukeria zauan, baiña... bai…
- Baiña mutillak horra…?
- B.I.: Bai, bai, bai, mutillak gero ya juan eitten zien. Eta mutillak normalian... bueno…
- B.K.: Aber, nere aiztia sartu zanian, [ez dakit...], orduan ya mutillekin zeren, e.
- B.I.: Bai, diferentia. Bai, bai, baiña gure sasoian...
- B.K.: Nere sasoian ez, nere sasoian neskak.
- B.I.: Sasoi haretan mutillendako zauan bai publika eta bai ikastola zauan. Ikastola zauan Lasa parian, zure ama bizi dan tokixan, Lasa parian. Nik hori dakit, ze nere anaia, ni baiño bi urte zaharraua, haura ibili zan ikastolan. Ikastolan eta gero…
- B.K.: Bidegurutzetan zauan.
- B.I.: Bidegurutzetan. Ikastolan, eta gero hortik juaten zien Akademiara, zeren Lide eta honetxek.
- Bai, Maria Victoria..
- B.I.: Maria Victoria eta honetxek, bai. Eta hori dakit, ze nere anaia, ni baiño bi urte zaharraua, egon zan hor.
Egilea(k): Alaitz Hernandez (Eibar BHI)






Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!