Bergara (Gipuzkoa)

Soldaduak etxeetan

Soldaduak etxeetan <p>Ense&ntilde;anza zabaldu zutenean hara bueltatu zen. Soldaduak hartu behar izan zituzten etxean. Luisa ahizparen etxean bi egon ziren, eta bat lagun egin zuten. Asko gogoz kontra eramaten zituzten soldadu.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BER-326-022 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Enseñanza zabaldu zutenean hara bueltatu zen. Soldaduak hartu behar izan zituzten etxean. Luisa ahizparen etxean bi egon ziren, eta bat lagun egin zuten. Asko gogoz kontra eramaten zituzten soldadu.

Transkripzioa

- Eta gerra garaixan zuk ze itten ziñuan hemen?
- Nik ezebez, eskolan ibili, eskolan.
- Eskolia gero martxan ipini zeben berriz?
- Bai, bai. Mojetakua ya zabaldu zan gero gerria akabau zan momentuan atzera hasi zan mojetakua dana, bai.
- Hona nazionalak sartutakuan ya zabaldu ingo zeben.
- Zabaldu zan dana, bai. Orduan ya normalian ipiñi zeben.
- Orduan jarraittu ziñuan zuk…
- Bai, dana igual estudixatzen.
- [Ikasten] mekanografia ta…
- Hori da. Dana, dana.
- Eta bittartian soldauak Bergaran, ezta? Esan nahi dot…
- […] zeren! Gurian aiztiei, esaten dotsut, Luisa, ezkondu zana […kin], haura euki [zittuan] zertuta, zela esaten zeben? rekisauta, bi habitaziño soldauendako. Bai.
- Derrior hartu bihar etxian.
- Derrigor, derrigor. Ta batekin oso amistade haundixa in giñuan. Naparra zan bera, oso jatorra e. Haura igual izango zan ekarri zebena harrapauta. Honbre, ni ibili nintzan gero beste bat, izan zana falangistia, Mendabiakua, eta harek esaten zeban: “No somos eh, nos han traido. No somos pero nos han traido”. Orduan hartu itten zittuen eta eruan. Honbre, nere lehengusu bat be eruan zeben frentera, soldau moduan, baiña jonandeez zien partidokuak. Baiña juan ein bihar, derrigorrian!

Egilea(k): Danel Cusi (Ipintza institutua) , Jon Ander Mugica (Ipintza institutua)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia