Elgoibar (Gipuzkoa)

Pepita baserritar lanetan

Pepita baserritar lanetan Gerra denboran, Mutrikuko baserrian egon zen hiru hilabeteetan, gauza asko ikasi zituen Pepitak. Itaurrean ere egin zuen, bere lehengusua eskolara joan ahal izateko.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Gerra denboran, Mutrikuko baserrian egon zen hiru hilabeteetan, gauza asko ikasi zituen Pepitak. Itaurrean ere egin zuen, bere lehengusua eskolara joan ahal izateko.

Transkripzioa

-Nik hiru hillebetian zenbat ikasi naban, jesus maria ta jose! Basarriko kontua.
-Eta ardixakin gustora, e?
-Bueno, nik ez nittuan ardixak jezten eta. Lagundu bakarrik. "Joango naiz ni zurekin", eta bueno. A, ittulan ere ein naban.
-Zer?
-Ittulan. Ez dakizu zer dan ittulan eittia?
-Ittulan?
-Esan zian behin tiok: "Ingo dozu ittulan gaur?" "Zer da hori?" "Ba ni jungo naiz atzian zerakin eta zu ganauen aurrian" "A bai, joango naiz" "Eske zu joaten bazea Maritxu, nere edadekua, eskolara joango da" "A, joan dailla, [pasiau] eingo dot" "Jontxo!, ittularixa daukak, e. Topau dok, txiki-txikixa dok". Pasatzen zanak hor konpon.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia