Bergara (Gipuzkoa)

EAB eta pospolinak

EAB eta pospolinak <p>Emakume Abertzale Batzan ahizpek egiten zutena: umeendako arropatxoa, "kanastillak". Felisa ahizpak egiten zuen antzerkia, Bilbora ezkondu zenak. Emakumetan asko ziren. Bera joaten zen antzezlanak ikustera, baita meriendatzera ere. Pospolinetakoa zen. Beasainen harrika egin zieten, dantzara joan ziren batean. Moisesek erakusten zien dantzan. Mutilei Luis O&ntilde;atek.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BER-326-014 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Emakume Abertzale Batzan ahizpek egiten zutena: umeendako arropatxoa, "kanastillak". Felisa ahizpak egiten zuen antzerkia, Bilbora ezkondu zenak. Emakumetan asko ziren. Bera joaten zen antzezlanak ikustera, baita meriendatzera ere. Pospolinetakoa zen. Beasainen harrika egin zieten, dantzara joan ziren batean. Moisesek erakusten zien dantzan. Mutilei Luis Oñatek.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ta ze itten zeben hor Emakumetan? Teatrua ta…
- Teatrua be bai, eta lanak, umiendako lanak, jersetxuak eta lanak itten zittuen. Klaro. Gurian aiztiak in zittuan mordua umiendako ekipuak: jersetxua… kanastillak eta horrek, bai. Haura izan zan [kastigadiena] bera.
- Eta teatrua itten zeben?
- Baitta, baitta. Hori Bilbora ezkondu zanak itten zeban gehixau, Felisak. Bai, bai…
- Eta ze emakume ibiltten zien orduan han Emakumetan?
- Bueno… Mordua zien. Hamen gehixenak zien emakumiak Batzokikuak e? Emakumiak.
- Akordatzen zara zein zan, ba, presidentia edo?
- Ez, horrekin ez naiz gogoratzen, ni txikixa nitzan artian ta. Bueno, gaztia, gaztia.
- Izenak bai? Izenak bai, zeintzuk zien e…?
- Hildda dare gehixenak.
- Amenabartarrak eta, ezta?
- Juli, Juli ta horrek izan zien, Juli eta Maria Luisa ta… Baiña ez naiz gogoratzen apelliduekin ya. Mordua zien e, mordua.
- Zu juten ziñan teatruak ikustera?
- Hoixe! Eta meriendatzera be bai.
- Ta pospoliñetakua.
- Dantzara jun giñen Donostira, ta Beasaiñen harrika in zoskuen pasaizuan. Bai…
- Zeba?
- Ba, abertzaliak giñalako. Han Beasainñen, reketiak ziazen. Reketiak edo… oso nazionalak zeren asko. Harrika baiña zela…! Bai. Ondioko puntuan kendu doste neri erretrato harek. Dantzarixak izan giñan, dantzarixak. Bai…
- Orduan, zu be pospoliñetakua?
- Pospoliña.
- Ta zeiñek erakusten zeban dantza itten ta?
- Hori hil zan. Hamen Algodoneran bizi zan. Zela zaukan harek izena…? Gero Angiozarren bizi izan zien. Ez naiz gogoratzen e. Oinddiokan puntu arte nekixen [gaiñera] izena ta… Gizakume bat zan. Ta neure lehengusu bat be bai gero e… Errenterixara juan zan bizitzera. Oñate, Luis Oñate. Harek be, harek erakusten zeban, mutillei, ta guri bestiak, Moisesek erakusten zoskun guri, neskei, pospoliñetan. Guk eskursiño asko in dittugu Donostiara ta. Baiña esaten dotsut, Beasaiñen harrika.
- Beste batek esan zoskun Tolosan in zotsela…
- Guri Beasaiñen.
- Zuei Beasaiñen.
- Guri Beasaiñen, pasaizuan.
- Pasaizuan.
- Bai, ta orduantxe zeuan…
- […] San Martin, San Martin de Agirre ta e… Loinaz ta kontuagatik edo…?
- Ez, ez, ez… dantzarixak giñalako, euskaldunak giñalako, dantzarixak giñalako. Bazekixen bi autobus pasau bihar giñala ta gertu zeren harrixekin. Orduan, gaiñera, nere aiztia ya ezkonduta zeuan zaharrena, Pairosekin ezkondu zana, eta haura zan Donostian egun batzuk pasatzen gizonakin ta berak ikusi giñuzen dantzarixekin. Bai. Txikixak giñan artian, klaro. Pospoliñak.

Egilea(k): Sonia González (Ipintza institutua) , Ane Txintxurreta (Ipintza institutua)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia