Hiru urte zituela, ama hil zitzaien
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BER-326-003 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Ez zuen ama ezagutu; hiru urte zituenean hil zen. Ezkontzako erretratua badauka. Aita epaitegiko idazkaria zen. Zazpi anai-arrebatatik bi gaztetan hil ziren. Lau neska ziren. Ahizpek egiten zuten amaren lana. Amaren azken borondatea senarra ez berriz ezkontzea izan zen; amaorderik ez emateko eskatu ei zion. Ahizpa zaharrenak 30 bat urte zituen ordurako.
- Proiektua: Bergarako emakumea eta lana
- Elkarrizketatzailea(k): Juan Martin Elexpuru - Idoia Etxeberria
- Data: 2013(e)ko urtarrilaren 28a
- Iraupena: 0:02:14
- Erref: BER-326/003
- Kodifikatzailea: Idoia Etxeberria
- Gaia(k): Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » Etxeko giroa , Familia eta harremanak
Transkripzioa
- Ta zure gurasuak nunguak zian?
- Ama ez neban ezautu, hiru urte neukala hil zan. Oso txikixa. Haren kontuak esaten zosten aiztak, ni ez nintzan gogoratzen ya berakin. Akordatzen naiz beran ohe gaiñian ibiltzen nitzala jolasian muñekiakin-eta, baiña ez naiz gogoratzen berakin, ez. A! Ta erretratua daukat —gero erakutsiko dotsuet— bixena, aittana eta amana, ezkondu zienekua. Bai, gero erakutsiko dotsuet /erakutsikotzuet/.
- Ama Bergarakua zan?
- Ez dakit, aitta bai. Aittak in zeban, Elusutik ekarri zebenian ura, berak dirijidu zeban, bera zeuan sekretarixo juzgauan. Eta anaia... berakin lan eitten zeban juzgauan, bixak.
- Eta zuek zenbat anai-arreba ziñaten?
- Zazpi, baiña nik ezautu in nittun bost bakarrik, e. Bixak gaztetan hil zien, beste bixak.
- Eta zenbat neska?
- Ba neskak lau.
- Orduan, bostetik lau neska?
- Bai. Mutil bat bakarrik, Migel, juzgauan lana in zebana, Migel.
- Orduan, ama barek ahizpa zaharrenak…
- Zaharrenakin... Aiztak geldittu ziren aman lana eitten. Ta aittak esan zotsen, gaiñera, aiztak kontauta neri, hiltzerakuan esan zotsala: “Antonino, alabak edadekuak dauzkazu ta ez ezkondu berriz, e! umiei ez emon madrastraik”. Pentsaizu, zelako... [zerekin gogoratu zan]... neri madrastraik ez emoteko, alabak bazeuzkala hazixak eta harek zainduko zebela. Ta holaxe izan zan e, bai, holaxe.
- Eta zenbat urte zeuzkan alaba zaharrenak ama hil zanian?
- Hombre, nik ez dakit, nik neukan hiru urte, ba, berak eukiko zittuan hogeta hamar edo hogeta hamabi, ez dakitt. Bai, edadetua bera ya.
- Aaa... orduan diferentzia haundixa.
- Haundixa, bai. Zaharrenakin bai, haundixa, bai.
- Orduan, zuretako bigarren ama izan zan.
- Ama, nere aiztak izan zien ama neretako, bai. Erak [...] zosten. Gaiztokerixak eitten nittuanian, harek... astindu harek.
Egilea(k): Eider San Andres (Eibar BHI)






Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!