Angiozarko toponimia.
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BER-263-003 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Angiozarko toponimia.
- Auzoa: Angiozar
- Proiektua: Bergarako toponimia
- Elkarrizketatzailea(k): Arantzazu Aranzabal - Jose Angel Arriaran
- Data: 1992(e)ko urtarrilaren 02a
- Iraupena: 0:02:40
- Erref: BER-263/003
- Kodifikatzailea: Aintzane Agirrebeña
- Gaia(k): Herria, azpiegitura » Herri-antolaketa » Auzoak
Transkripzioa
- Errotaberrittik gorakua…
- Bai, han errekatxua datorrena…
- Bai, hori, hori, hori Alastra...
- Alastra ze aldetara dao?
- Alastra Bolutik hona.
- Kanposantu gain hori?
- Kanposantu… bai, hori barrankuoi. Kanposantutik Bolura […] barrankua, Alastra.
- Hori Alastra da?
- Bai.
- Ta Jausua ez jako deitzen horri?
- Jausua…
- Ta Jausua zein da, ba?
- Jausua honutz.
- Norutz?
- Jausua honutzaokua, Alastra bittartia hori [Luson] piñudixa daon zerian, hor.
- Bestia Metala edo, ez?
- Metala.
- Errotabarrikua.
- Metala, Metala.
- Metala edo Metale esaten dozue zuek?
- Metala. Matalitturri be bai batzuk… Metala.
- Gero hortik beste bason batzuk edo izenik bai? Hortik, ez dakit, Olaitturri aldera edo…
- Pagomendi. Pagomendi. Ta gero […] Olaitturri; gero behera […] ta Jareiko zerak, basuak edo, Alastra, Alastra basuak…
- Hor dare Alastra basuak?
- Auleta aurrian.
- Aiba! Auleta aurrian? Auletatik Munabera bittartian?
- Hori, hori barrankuori.
- Hori? Horrek Alastra basuak die?
- Alastra ez, Alastra […], Alastra handikaldien itxi dot. Horrek zerak […]. Jareiko basuak die horrek. Enpeñua… Enpeñua hemen laga dot, Enpeñua…
- Enpeñua zein da?
- Pagamendittik hona […] basua da Enpeñua.
- Pagomendittik Bolura tarteko hori?
- Beste bat [mendixan jaok] eta […] ta […] Petran ta basua be hantxe illaran, Enpeñua.
- Enpeñua Pagomendi pegante dao?
- Bai, Pagomendi honutz.
- Honutz?
- Olaitturri beste aldera, eskumara daon moduan hori ezkerrera.
- Enpeñua ezkerrera?
- Ezkerrera, bai.
- Hortik beherutz gero besteik?
- Olaiturri ta gero handik harutz…
- Bai, hor Frakazar ta badie…
Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!