Bergara (Gipuzkoa)

Angiozarko toponimia; bideak

Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BER-262-007 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Angiozarko toponimia; bideak.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Aixkunetatik datorrena bajatzen da eta Bide zaharra hori, ezta? Hori Bide zaharra ta…
- Zein da bizde zaharra?
- Ba, hor soluak […], ba. Kamiñuan azpikaldeko soluak eta [beherao] Atxarteko bidia? Atxarteko bidia badakitzu…
- Hori da Bide zaharra.
- Bide zaharra horxe da.
- Han itturrixa dauenai zela deitzen dotsazue?
- Altzarte. Eta Altzarteko bidia, ba, etorten zan lehenao… bueno! Nik kamiñua ezautu aurretik, baiña nik amai entzunda, ezta? Eta honekin enpalmatzen zeban. Honek zien Elixbidiek, elixarako bidia. Gero Manddaokua, hori ezautu dozue zeuek be kamiñua ein aurretik. Hori be galtzadak. Eta gero, zera, hor behetik, errekondotik, ei zan bide printzipala.
- Bolintxo ingurutik?
- Bai, hor bidia dao. Ta horrako be, ba, gero zerak, ramalak, ramalak [bajatzen] zienak.
- Ondio be bajazak horrek.
- Honek Goimendiarrak-eta hortik ibiltzen ei zien Bergarara-ta fan biher zebenian.
- Ta izenik-eta bazeuken bide horrek eta?
- Errekondua guk beti esan izen dotseu. Bestiak Errotabarri edo…
- Zeintzuk juaten zien hortik?
- E?
- Zeintzuk hortik? Errotabarriko…?
- Errotabarrikuak, ba, Bolintxo ta Errotabarri bera.
- Ta kalekuak be bai lehen sasoi baten juango zittuan. Behetik ibiltzen bazittuan, hortik juango zittuan.
- Bai, ba. Bai, ba. Ba, horra jo biheko eben […] bidera. Nik…
- Hori, Errementarikua zela esan dozu bidia?
- Errementariko bidia?
- Bai.
- Ba, kanposantura doiana.
- Bai, baiña ze izen emon dotsazu horri? Errementariko estrata edo…
- Bai, estratia. Estratak. Goittik beherako honek bidioi Estratak esaten zotsen ta [goikuei be bai].

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia