Angiozarko baserri edo eraikinen izenak
Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BER-262-006 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Bergarako toponimia
- Elkarrizketatzailea(k): Arantzazu Aranzabal - Jose Angel Arriaran
- Data: 1992(e)ko urtarrilaren 02a
- Iraupena: 0:03:00
- Erref: BER-262/006
- Kodifikatzailea: Aintzane Agirrebeña
- Gaia(k): Baserria » Baserriko bizimodua » Baserriaren historia eta kokalekua , Herria, azpiegitura » Herri-antolaketa » Auzoak , Euskara » Bilketa linguistikoa » Toponimia
Transkripzioa
- Bai, Jausua dok Bolu, badakik, lehen…
- Bai.
- Handik kanposantura bittartian zeuan zer bat.
- Bolu be desaparezidu zuan konpleto.
- Bai, bai, bai. Jausua.
- Boluko etxia be…
- Hor inguruan beste izenen bat hola akordatzen zarie?
- E?
- Olaitturri ta halakuak…
- A! Olaitturri, hori goixan dao.
- Bai. Gehixao?
- Lehenao be Munaben be etxia ei zan. Bueno, oin be bai Argietxia edo, ezta?
- Argietxian aurretik beste etxe bat zeuan?
- Bai, halan, baiña urak erun ei zeban. Nik entzunda, e? Neuk ez dot ezautu.
- Neuk be ez. Ez non akordatzen neu be harekin.
- […] han bizi zala zapatero bat, zapatak-eta arreglatzen zittuana.
- Hor beste etxe bat be bazeuan hemen Andiketxe ta Zuaizketa bittartian edo…
- Beste… ez…
- Ez? Hor ez zeuan?
- Hor ez zeuan beste etxeik; hiru Aiñeixak, Zuazketa, Andiketxe…
- Zerian, Manddaan, Txaingua ta Pablona bi bai behiñipeiñian. Jarei gaiñekua…
- Jarei gaiñekua oin arreglatzen jabiñaz […].
- Ez, Menittorre da arreglatzen […].
- A! Mendittorre…
- Jarei gaiñekua eta Arrate.
- Ta Txaingua…
- Arrate be desaparecido está.
- Bai, bai, han errebueltan bertan zeuana.
- Bai, haren gaiñetik oin kamiñua doia.
- Eta Txaingua zein zan?
- Ba, horixe, ba, Txaingua edo Pablona hortxe Menditti…
- Bai.
- Mendittin onduan. Ta bestia gaiñekaldian.
- Menditti ta Mendittorre bittartian zeuan Txaingua?
- Bai, bai.
- Ta Txaingua ta Pablona berdiña da?
- Baietz uste dot.
- Eta hor ze familixa bizi zan?
- … ezta? Baiña bestaldian Bietiana, oin zera dauen tokixan, elizpia daon tokixan…
- Elizpia dauen lekuan…
- … haren gaiñian etxebizitzia zeuan.
- Ta zelan zan hori?
- Ba, Elixamendiko eliziana hori.
- Eliziana.
- Bietian etxia.
- Bietiana. Ameriketara fan zuan bera.
- Han kurutziak eta daren inguruan?
- Ez, ez, bertan…
- Bertantxe, bertan.
- … elixian pegante.
- Elizpia dauen lekuan, bertan goixan.
- Sukalde bat eta kuarto bat.
- E?
- Sukalde bat eta kuarto bat edo holakon bat eukiko eben etxiorrek. Hutsa.
- Eta gero zerian… goixan, Pantxika ta bizi diana…
- Jareikotxo.
- Jareikotxo. Han bat ezautu izan jonau guk beti.
- Bai.
- Jareikotxo.
- Horko inguruak eta izenik badauke? Soluak eta…?
- Erak… Bai, eukiko dittue, erak… hori eran etxian jakingo juek…
- Bueno, zeuek ezautu dozuena edo entzunda edo…
- Ez, guk ez, guk ez jakixau horren…
- Honek kalekuak dittuk!
- Guk… Hori erak…
- Tontor honek Euzkitzatik gora hemen dauen honek izenik badauka?
- Ez, eukiko dau, baiña ez dakit nik… Garrazteigain. Garraztei…
- Bai, gero gaiñak, goixan dauenak?
- Garraztei […] saillak.
Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!