Bergara (Gipuzkoa)

Elorregi auzoaren izenaren inguruko kontuak; albiztarrak eta pikutarrak.

Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BER-258-022 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Elorregi auzoaren izenaren inguruko azalpenak. Auzoa bitan banatzen da: "albiztarrak" eta "pikutarrak".
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Gero, auzua zela deitzen da hamen?
- Elorregi.
- Guk San Prudentzio betik esan izen dou, baiña oin Elorregi esaten da.
- Elorregi.
- Elorregi…
- Elorregi berez bazan lehen zeozer?
- A, ez dakit nik…
- Segurutik auzua, Elorregi auzua.
- Zeatik hamen dare Elorraundi, Elorregoiti… Elorregi dexente. Bai, eta ez dakit nik hortik etorriko dan, edo…
- Seguru.
- Hor Arane bezela: Arane goikua ta Arane erdikua ta Arane…
- [Elorrigoitia], Elorrigoiti, Elorraundi…
- Gero, errekatik Irutontorreta aldera badauka izen bat eta hemen hemendikalde honek beste izen bat?
- Ba, hau, hau… Pikua edo, pikutarrak. Alde honi pikutarrak. Haura albiztarrak.
- Aber, aber, zelan? Alde hau?
- Alde hau pikutarrak, pikutarrak.
- Ta haura albiztarrak.
- Albiztarrak. Hamen gaitzizenez edo… Bedarrik txarrena albitza ta frutaik txarrena [zala] pikua ta honei pikutarrak, honei pikutarrak eta hari albiztarrak. Gaitzizen moduan edo.
- Albiztarrak, albitzetik?
- Albiztarrak.
- Bedarretik?
- Albitza bedar txarra. Bueno, txarra edo…

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia