Bergara (Gipuzkoa)

Elorregi eta Antzuola mugako toponimia

Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.

Bergarako Elorregi eta Antzuola mugako toponimia.

Transkripzioa

- Gero beste bat Astuan dao.
- Astuaran…
- Astuaa zelai barrenian.
- Bai, hementxe, hementxe. Hortxe dao beste bat. Ta beste bat hemen nunbait egongo da.
- Bai, beste bat be badao, bi dare hor, […] bi.
- Hau Madarizelaitta esan dozu hiru daren inguruau?
- Bai.
- Hiru punta dakona Marizelaitta?
- Hiru… mugarrixa hiru aldetarako.
- Bueno, hiru, bai, dakona Marizelaitta?
- Marizelaitta.
- Hori da, Marizelaitta, hortxe dao hori.
- […].
- Hemendik Lizargaatera oiñez zenbat […] da?
- Zenbat bide?
- Bai.
- Ba, hiru bat ordu [laren] edo.
- […].
- Bueno, orduan hemen esan juau beste ruina batzuk darela, lehen geizki ibili garan horrek. Hementxe nunbait jarek beste batzuk. Pista kontran dare horrek, ezta?
- Zein?
- Hor… Mixoko txabolia edo esan dozuena lehen. Hor Etxaube aldera goiatzela eskubira dauen…
- […].
- Hori da.
- Geiñekaldian kontran.
- Hori da Mixokua edo bestia?
- Mixoko txabolia.
- Mixoko txabolia. Eta hemen azpikaldetxuan… zerbait aurrerao dao, ezta, hori bestiori, Abadian txabola hori?
- Beherao.
- Aurreratxuao eta ezkerretara.
- Lehenao, ezkerrera.
- Ezkerrerao.
- Eta Dantzalekutik doian pistian gaiñekaldian, edozein moduta be.
- Bai.
- Ba, hemen nunbait beste bat.
- […].
- Dantzaleku esan dou…
- Aber, oin Dantzaleku topauko dou. Aber, Dantzaleku dao…
- Ziarbidia bestia hor.
- Dantzaleku […] beheratxuao […].
- Puskat bajaunia jak, eztok?
- Bai, baiña hau da hegi-hegixa, e?
- Hau da hegixa?
- Bai.
- Ba, hegixan dao, e?
- Ba, hegixa da, hauxe da Dantzaleku. Hauxe.
- Hegixan dao Dantzaleku.
- Hemen hegixa dao ta gero puskat bajaunia dao ta berriro goraunia. Hori da Dantzaleku.
- Dantzaleku.
- Hor lehenao dantzan eingo eben itxuria edo… Dantzaleku esaten [jao].
- Eta gero, aber… hemen besteik ez dao, ez dao izenik… hortik…
- Behera Aizeizulo.
- Aizeizulo.
- Aizeizulo behera. Bale. Aizeizulo… nun dian horrek…
- Hantxe […] gure aldera. Aizeizulo Arribakarretik hurrian dao, behintzat.
- Hurrian dare bixak.
- Arribakar… Arribakar hauxe dok… Arribakar hauxe izengo dok. Aber…
- Bai, eske, bueno, hemen nunbait, e! Izen, zehazki ez jakixat nun izango dan, baiña, bueno, hemen nunbait jak Aiziazulo.
- […]?
- Ez, zona konkretu bati esaten jako Azerizulo, Aixeizulo.
- Aixeizulo.
- […].
- Ehun metro, ba, ehun edo berrehun hor nunbait. Ta gero beheratxuao Arribakar. Eta hemen dao harri bat, harri dexente bat…
- Tente-tente.
- … Arribakar esaten jao.
- Arribakar.
- Zer da hortaiko… dolmena edo hortaiko…?
- Ez, ez, dolmena ez dok izen, baiña, holaxe, ba, lurretik urtetetzen jok harri bat, bakar-bakarrik jak, eta Arribakar esaten jakok. Eta gero beherauan jazak…
- Arrizuritta.
- Arrizuritta.
- Arrizuritta baiño Kortatxo […].
- Bai, baiña, bueno, honek izen danak […].
- Hoixe, hoixe, Arrizuritta. Lehenengo Arrizuritta da.
- Gero beheratxuao jak Arrizuritta. Ba, hemen nunbait edo… Arrizuritta. Ta Arrizuritta esaten jako horri… hor kanteria jak, eta Bergarako aiuntamentua ta Santamañako elizia ta horko harrixekin eindda darela esaten juek, zona ahorretako harrixekin eindda darela. Inkluso aiuntamentua arreglatzeko ibili zittuanian oin pare bat hiru bat urte edo etorri zuan tipo bat ikustera hona aber ze harri-tipo zan ta hortik harrixa eruateko asmuakin edo holako zereetan ibili zan. Zeatik entzun juela hamengo harrixakin einda dauela. Guk be hola entzunda daukau beti.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia