Bergara (Gipuzkoa)

Angiozar auzoko toponimia

Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BER-255-005 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Angiozar auzoko toponimia; tontor eta sailen izenak.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Izenen bat akordatzen bahaiz…
- Handik behera, [ba, esan dostat], Zabalerako, zera, sakona, ba, dana […] behetik errekatik goraiñokua. Gero Juan Carlosen saillak jaazak. Harek ez jakixat ze izen esaten dotsen […].

- … jaukak Bieta basua esaten dotsena [Garaikuak].
- Zela?
- Bieta basua. Hori jak errekatik… zeerutz aldera…
- Olaitturrittik behera? Eskumetara?
- Bai, bai.
- Errekia ta Sustraitza bittartian edo hola gutxi gorabehera?
- Han Auleta parian errekia kruzatzen dok, ba, bidian?
- Bai.
- Ba, handitxik hantxe bertan segittuan, eskumaldera.

- Hortik gorutz beste izenik?
- Hortik gorutz? Ulamendi be hortxe jak.
- Ulamendi? Zein dok hori? Ze inguru?
- Ba, Zuardittik Etzabalera bittartian.
- Hor parte hori?
- Bai. Beste Ulamendi bat Partaittixan be bai esango dostat.
- Ze dok haundixa, hori Ulamendi edo…?
- Ez, sail haundixa ez dok hori.

- … saillen bat edo hola akordatzen bahaiz…
- Hor Irukotxo aldian Munabetik hori… Lamain azpi alderarte horri danoi zera esaten jako: Gaztaiñaixa. Hori Argietxe gaiñekaldioi ta handik Ugarte alderako horri saillori Gaztaiñixa. Gero goratxuao jak […] Errotalde.
- Errotalde norutz?
- Ugarte aldera.
- Errekian ezkerrekaldetik? Ugarte errekian ezkerrekaldetik?
- Bai. Gero aurrerao juan ezkero, berriz, Ugarteraiñok ixa juan ezkero, han Uero.
- Hori ezkerrekaldetik?
- Hori be errekiak bertan urtetzen jok. Ez dakik han Munaben zentralerako urak eta nun hartuta daren?
- Ez.
- Ugarteko etxien atzekaldien erreka aldera.

- Gorau ezer? Han Galarrarutz edo?
- Hango barri ez jakixat nik.

- Irukotxotik goruzko… [ez jakixat], sail horri Aldatsa bittarteko horri izenik bai edo…?
- Horrek danok soluak zittuan ta guk etxeko, zerak, etxaburuak eta holan esaten gontsan. Besteik… Etxaburua, Etxazpixa…
- Etxeostia ta…
- Etxeostia ta holako gauzak…
- Ta zuen etxetik beste… errekian bestekaldera edo? Izenik-eta bai han?
- Beti Etxeaurria hari. […]izenik horkorik ez jakixat.

- … pixkatxo bat hona, honutz…
- Angiozar aldera?
- Bai. Jausua. Hasi Boluan ta hori danoi ixa goraiñok.
- Hor errekatxo horren inguru hori?
- Hori dok. Bolutik alde bixak. Bolutik gora errekatxo alde bixak, Jausua.
- Ixa Pagomendiraiño?
- Ixa Pagomendiraiño, Pagomendi joteraiño. Gero [mendi gaiñai] Azalgeta.
- Hori beste dana…
- Hori beste danoi Jausua.
- Gain-gaiña be bai Azalgeta?
- Gaiña Azalgeta […]. Gero hemen kanposantutik gora [bajak, ba, hori], Ochoak saillak bota jittuk, ba, oin? Urte batzuk dia… piñudixa.
- […] bittarte hortan?
- Kanpusantu gaiñian.
- A! Bai, bai, bai, beste aldian, bai.
- Kanpusantu gaiñetik horra gora, hor jak beste sail bat Alastra.
- Hor bertan, ez? Piñua botatako…?
- Hoixe, hoixe, piñua botata dauen… hau… behioni ez jakixat zelan esaten [dotsen], baiña harei goiko lauai ta Alastra dittuk horrek danok.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia