Bergara (Gipuzkoa)

Aranerreka auzoko toponimia

Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BER-252-001 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Aranerreka auzoko toponimia; Igeltsola baserriaren inguruko toponimoak.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Erreka arte.
- Orduan hau zela esan dozu dala?
- Aingelu, Aingelburu. Honek ez dakit ze fundamentuko izena dan hori, baiña Aingelu. Aingelu, ba, izan leike hamen [ingela] alderdi hontatik hamen lehenau danian egon da […]. Lehenao, e! Oin berrehun urte ta lehenao be hamen sakon hontan danian egon da, ta Ingelmendi be izen zeikien hori. Baiña Aingelu zan izena, Aingelu esaten da. Honi esaten jakon izena Aingelu da.
- Orduan, hasten bagara hamendik…
- Etxetik…
- … zuen etxetik, zuen etxia zela da? Zela esaten dozue?
- Bueno, Igeltsua.
- Igeltsua…
- Igeltsua.
- Gero, aurreko basarrixa?
- Aurreko basarrixa Aranerdi, hauxe, hor behian dauena.
- Hemendik jarraittu…
- Beste bat Arane dao.
- Mariana?
- Mariana hau izengo da…
- Ez hau. Hori Itxasmendi. Hau Arane bakarrik da?
- Bai, Arane. Arane barrenengua edo […], baiña…
- Eta gero…
- Arane goikua, Arane guen.
- Zela esaten dozue Aranguren edo…?
- Ez, Arane guen, Aranguen esaten dou, Aranguen esaten da enjeneral. Arane goikua…
- Bai, baiña zuek Aranguen, ez? Zuek esaten dozuena…
- Bai.
- Eta gero hemendik Aingel… zela esan dozu?
- Bai, Aingelburura…
- … Aingelburura daon aldapia, badauka izenik edo…?
- Mendi horren barrenak edo…
- Hauxe da?
- Bai.
- Hementxe aurrian ikusten doun hauxe da ta gaiña be hor ikusten dozu piñudipian […]. Hor iturri zer bat, zahar bat bazan, horreaittik euki leike izena…
- Bueno, ez dauka hainbeste […]…
- […] jartzeko sorua edo hortako izen bat euki leike horrek. Bai ta neu entzunda nao, baiña […], ni ez naiz gogoratzen. Hori enterau leike belaxe.
- Berdin da.
- Ez, hartu bihar dittuunak dia inportantienak…
- Basarrixak eta gero hori, mendi-tontorrak eta… A! Bueno, errekia.
- Etxe ondotik doian…
- Errekia, ba, hau urdiñau errekia izango da, ez?
- Bai, urdiñez pintauta daona.
- Eta izena?
- Arane erreka, Aranerreka.
- Eta gero Igeltsutik behera basarrixak?
- Behera Lasturritta, hor aurrian ikusten dana, hori basarrixori Lasturrieta.
- Eta oin Perulde ya ez dao…
- Perulde ya ez…
- Ya bota zeben…
- Hor ya etxiak dare eindda “en grupo”. […].
- Honen izena be esan dau lehen…
- Hamen ez daukazue ipinitta grupo hori?
- Ez.
- […] hau bestekaldetik jarriko ziñukie hartara beste bat.
- Bai, baiña kalia zela hasten dan, ez dauka ya… Hemen ikusten da etxe barrixak. Honek zela esan dittuzu?
- Lehen izena esan dozu hor mendi horren…
- Uesarri.
- Uesarri…
- Uesarriko tontorra, Uesarri, Uesarri gaiña.
- Dana?
- Bai. Oin kaletarrak ipinittako izenak eta badaukez, zera, Montevientos ta…
- A! Hori da? Klaro…

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia