Bergara (Gipuzkoa)

Aranerreka auzoko toponimia

Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BER-251-002 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Aranerreka auzoko toponimia; Larrarte eta Azpilleta baserrien inguruko sailen izenak.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Itxittakua. [...] guk esandakua, baiña Itxikua. Itxi, itxitta zeuan holan, besterik ez zeuan.
- Eta hori nun esan dozu daola?
- Sozidadian, ba geure […].
- Ta lehengunian hamen baserrixan inguruan hor esan ziñuan izen batzuk…
- A! Etxetik beherakuak?
- Bai, beherakuak edo gora edo…
- Etxeko terrenotan daren izenak? Hemen honek die [Karakolak], hau lehengo […] honek. Honi Bidebittartia esaten jau.
- Bidebittartia…
- Honi esaten jau Sagastipia, hori etxeosteko sorua da. Gero honi esaten jau, honi… dana […], bertan etorrittako arbola txastar batzuk eta… horrek goittik behera Sagastipetik behera, ba, [zumia] egon zan hor epoka baten. Hori Beheko zelaixa. Guk ez dou ezautu zelai, baiña izena…
- Izenak esaiozu! […] izenak esanda.
- Gero hemen dao… lehen be esan dot eta […], hauxe pusketia da, oin piñua […]…
- Baiña hori nun dao hor behian edo…
- Zapatarikua dauka honek izena. Hemen etxia neuk emon dot errekara hemendik, Zapatariko bidia izen zan.
- Hor behian…
- Errekian onduan! Errekatik […]. Hau errekia… Hemen zela igarriko jatzu, ba? Horrek dauka izena… Horrek gure terrenuan barruan daren izenak dia horrek. Ta beste aldetik, ba, Ziarretakua ta Maaspikua ta horrek danak dare illaran. Larrañagatxikikua ta… berak konfinatzen dittuen terrenuak konfinatzen dittuanak. Ta behian, ba, limitia, topia, ba, hau goittik behera etortzen dan […], ba, pixkat. Oin, tope hori, ba, hori da errekia, behera estutu eitten da ta.
- Bai, bai.
- Honek be badauke izena. Honek be, hau Gaztaiñazarreta, gaztaiñaixa izandakua dalako, […]. Gero horri Txarakua esaten jau, ta gero horri Aldaizarra. Ta horren goitti Anpolaialdia.
- Anpolaialdia hortik zihar dao, ez?
- Bidian aurrera junda.
- Zabaletako bidian?
- Zabaleta aldian, bai.
- Anpolegi.
- Bakutxak bere izenak. Gero, hau zelai haundi hau Albitza esaten jako. Hau danau zelai dao oin be. Albitza. Izena, e, beorrena. Hemen… honena be ez dot kontau. Hamen be […] bat Erreturia, […] etara ta […] ein, ta, ba, hauraxe izena. Erreturia. Horrek… terrenuak dauzken izenak, lehenguak. Hori esaixozu oin ta iñok ez dau antzik emoten iñok be. Horrek dia izenak. Mendixan daren izenak, puntutan dakan izenak, jakin nik badakit hemenguek.
- […] etxe-ondoko etxe-bueltako izenik […].
- Honek be, honek be bere izena dauka, Beheko basua da hau.
- Bai! Danak esaten hasi ezkero …
- Ba, hoixe izena, izena, esan! Ba, izena, ezebez besteik, Beheko basua.
- Ta hori hau?
- Bai. Hori zatiori. Hamen cincuenta y cuatroko […] ein barik, ikusten dozu? Hamen dana […]. Ikusten dozu hamen zela dauan? […] Aber cincuenta y tresa nun pasau zan, honek zenbat aurretik daren eindda. Hor ez dao hor gezurrik.
- Eta gero Azpilleta… Azpilleta inguruan, lehengunian amak esan zostan, ba, hori, bidetik… zela esan zostan? Azpilletako estratatik han onduan dauan zelaixa, harek be izena zeukala. Zela zan?
- Bai, oin harek repartidu ein dabe [harek einddako]… kalian daona, Isabelek edo…
- Zelaixa behekuaaittik esango jok Mualdekua…
- Hori…
- […]
- Mualdeko zeraaittik esango jok honek.
- Behian ez dauka, baiña […].
- Bai, […].
- Bai, baiña Azpilletan behian [ez dauka zelai]. [Muak] daon lekua Itturraldia esaten jaue bat Azpilletan; gero Ziarreria geiñekaldia; hau gure aldera hortxe daukena, horri Etxeaurria esaten jaue. […] gurian kontran be badauke horrek hor kuadro bat. Ta hau [Eizmendikua] da hori. Ta horri esaten jaue, ba, [Lubarrikua], noibaitten labrauta ibilitta hauxe izena. Horrek gaurkuak ez dakixe iñok be! Hori asuntoori zela jakingo dabe, ba? Hemen bertan jaio ez danak ez daki hori. Ezta andriak be! Honek ez dabe… ez daki. Hemen bertakua bihar da hori jakitzeko.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia