Santa Cruz apaizaren pasadizoa Elorregi auzoan
Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BER-247-004 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Bergarako toponimia
- Elkarrizketatzailea(k): Andoni Larrañaga
- Data: 1992(e)ko urtarrilaren 12a
- Iraupena: 0:02:30
- Erref: BER-247/004
- Kodifikatzailea: Aintzane Agirrebeña
- Gaia(k): Familia eta harremanak » Herriko giroa » Pertsonaia ezagunak , Euskara » Bilketa linguistikoa » Toponimia
Transkripzioa
- Bueno. Esan dau Kortatxo arrua edo berak esaten dabela.
- Errekiai?
- Honi. Kortatxo arrua hau.
- Hemen gehixao badao basoik edo?
- Bueno, errekatxuak… [hemen dao errekatxua]… Mokorroste. Mokorroste. Hemen dauen tontorra da, hau tontorrau. Hemen guk esan izen dotsau Mokorrosteko errekatxua. Gero…
- Alde honek […].
- Beste bat —egon, e— hemen dauena, hau, hauxe, [hau zuluau], Urasketa. Zeatik eze hemen lehen egon zan… […] oin hemendik dao bidia, baiña lehen izen zan [hemenditxik ingurutik] lehengo “camino real” edo esaten jakona, lehen hemen goittik egon zan. Eta hemen egon zien ur-aska batzuk. Justu-justuen ezautu nauen lehenau, ba, zaldixek, zera, kotxiek, zaldixek… zaldixendako, ura erateko leku bat. [Hemen egon zan gauza] zer bat: hori, Santa Cruzek zerak… liberalak hor harrapautako zera… hamen… [segundan edo hartutako moskete] pilla bat Donostia aldera [zekartzela] hemen harrapau zittuen Santa Cruzek eta danak hartu ta Kanpazarrera ihes ein. Hori izen zan hementxe, hemen [kamiñuen] tontortxuen, hemendik pasadan.
Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!