Bergara (Gipuzkoa)

Azkarruntz eta Elorriaga auzoetako toponimia

Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BER-241-024 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Azkarruntz eta Elorriaga auzoetako toponimia: Azkarruntz auzoko baserrien izenak; Elorriagako toponimia.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Bueno, Aldetak eta Santa ta hori inguruori…
- Pleitxos ta hartu bihar dittuk hor Santan onduan.
- [...].
- Pleitxos ta hor zera…
- Etxiak bai, Martokoetxebarri ta…
- A! Santa Santana zan… Santalde edo… ze da hori?
- Santakatalina.
- Santakatalina? Elizia ta ermittia?
- Bai.
- Bixak. Oi… ermittia ta etxia.
- Ta etxiai zela esaten jako?
- Santakatalina. Santa, dana esateke, baiña Santa.
- Santa esaten jau.
- Hori ermittia izango da…
- Bai.
- Hori barrutik dotoria da ala…?
- Buu! Honezkero auskalo zela daon. Ez jakixat […].
- […].
- Nik sekula be ez.
- Beste auzo bat, ez dozue siñistu be eingo, San Migel, hor bertan daukau aurrian ta… sekula egoteke nao.
- Behin nao egonda neu be. Behin bakarrik neu be.
- Ta gerra-denporan han reketiak "¡Viva España!" diarra ta entzun hemendik.
- Hau ze dok Oxanguren?
- Bai.
- Etxaube ta danak ez dittuk egongo… goixan.
- Hemen honutzao.
- Etxaubiak honek izengo dia…
- Ez…
- Alde hontara dao?
- Bai.
- Hau Etxaube mendixa, orduan.
- Etxaube mendixa?
- Zein? Hau, hau.
- Hortxe bai ez daukazuela segitzerik...
- Aldeta gaiñekuan bestia zela da?
- Aldeta?
- Behian dauena.
- Aldeta azpikua. Gero parian goixan Pleitos.
- Zeuek zela esaten dotsazue?
- Pleitxos, Plei-txos guk esaten dotsau.
- Hori beti izan da Pleitxos ala…?
- Beti. Gero Martokoetxeberri.
- Hori be etorriko da hortaiko juizion batetik etorrittako izena izengo da. Batenbatek […] ta.
- Klaro, hoixe. Hauraxe izena ipini ta kitto, Pleitos gero.
- Martokoetxeberri agertzen dok hor?
- Bai. Gero han zerrajerako pabelloiak akabatzen dian parian zubixa dao, ba, kamiñuan?
- Bai.
- Han etxe bat dao eskumetara?
- Haura dok Benta de Egiño.
- Zeuek zela esaten dotsazue?
- Egiño benta.
- Egiño benta esaten dotsazue?
- Bai. Gero beste bat […] bizi dana, haura Olako sardoteixa, kamiño kontra-kontran daona. Hor agertuko dok hori…
- […] goiazela ezkerretara?
- Esaktamente.
- Bai, bide kontran.
- Ta gero aurrerao eskumara Olazarra.
- Aber, hemen hori… Olako sardotegixa zein da hemen?
- Kurbia eitten dabena, kurba txiki bat. Egiño bentatik hurrengo daona.
- Hurrengo daon etxia?
- Bai.
- Erreka onduan?
- Esaktamente, colgado allí. Ta gero eskumakaldera Olazarra, haura illara haura, [Tiopitxin??] baiño lehenao daona, hutsa metruek. Ez dok agertzen?
- Hau dok [Tiopitxin].
- Ba, eskumakaldera hor jarek etxe illara bat, Zarra.
- Hori zela da?
- Ola zarra.
- Han [Biltoki] parian garajia ta txaleta ta badao, ba, han…
- Haura zuan bedarra eukitzeko tejabana bat. Haura ezebez. Haura erak arreglau juen gero ta…
- Gaiñekaldian ez dao beste bentan bat edo?
- Olazarran parian bai beste basarri bat bajak.
- A, bai, bai… Auntzerreka edo… Auntzerreka…
- Auntzerreka.
- Auntzerreka hori da? Auntzerreka hau da? Milla bider entzunda, baiña…
- Gero hor gora… baiña… gero hor gora juandako hor mendi hori Suspitxu haura dok, berriz. Hori hor egongo dok, ba.
- Eta Alkorta ez dao beste bat, Alkorta?
- Nik ez dot entzun… Gero hari Suspitxuri segiduta…
- Segiduta bai Alkorta uste juat. Ez, harutz, Kotzaola alderutz. Guk zeukaun han basua. Iribingo basua uste dot esaten jakuela.
- Gaiñien segidu ezkero horri zerai, Suspitxu mendixai, Pagomendi edo esaten jakok, jaok hor Kanpazar aldera. Hor basarrixa…
- […] tontor bat pasau ta Kanpazar […] bittartian.
- Gero, ba, Amateiko garo-saillak eta horrek Irutontorreta azpixa hori, berriz ta Kanposak eta Kanposenekuak be bazeukan hor. Garua eruaten zeban hor Kanposkuak.
- Kanposkuak? Ze Kanpos? […]?
- Bai.
- Garotan hemen eitten zuan, mutil, sasoi batian…!
- Ze uste dok, ba?
- Joe, urrin dao…
- Asentzio tiruakin hil zana nere kintua zuan. Hire aittak bajakik ondo, kudrillakua zuan ta. Tion jenixo bat bajeukan harek… buuu!
- Hamen jentia edozein auzotakua juaten zittuan [… mendira] ta edozein tokittara […] garotan sasoi batian hemen egoten zan martxiakin. Ointxe. Ointxe zuan garotako denporia.
- Kostolatik San Kristobalera be bai. Pentseik, Kostola, han Mekolalden. Geu [Ziarrerokoraiño] juaten giñustan ixa Egiñotik.
- Baitta hamen Muiñondokuak eta be […] mendira ta…
- Ni trankil bizi ziñazielakuan…
- Trankil? Orduan haretxek problemak ta oin beste batzuk. Ta hemendik berrogei urtera beste batzuk.
- Eguna zabaltzeko garua kargatzeko, hor Kotzaola onduan-ta geu be. Neu be bai makiña bat bidar aitta zanakin.
- Eguna zabaltzeko… Eguna zabaltzeke bai ibili eitten giñuztan, etxeko lanak ein bihar ta. Gero hartu traste mordo bat bizkarrian […].

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia