Bergara (Gipuzkoa)

Goiauzoko toponimia; baserrien izenak

Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BER-241-001 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Goiauzoko toponimia; baserrien izenak.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Basarrixekin hasiko gara lehelengo, etxebizitzak.
- Honi… honi… serrerixia, serrerixia… honi inguruoni… ze izen jaukak honek? Izen raro bat dok, ba…
- Serrerixa ondua?
- Bai.
- Antoliña.
- Antoliña…
- Klaro.
- Hori dok…
- Hor zan San Antolin zera ein baiño lehenao, San Martin ein baiño lehenao.
- Papeletan agertu jaku…
- Agertzen jatzue?
- Baiña nun zaonik ez…
- Ba, hori jak han… Zurraa hartzen dan bidian azpikaldian, osea, bidian ta serrian kontran jak hori. Triangulo bat dok hori, triangulo txiki bat.
- Ta inguruai esaten jako Antolin?
- Bai, Antoliña. Hori dudan… dudak jauzkan, baiña horri horixe esaten jakok.
- Eske ez dok… izenak be, atzo esaten jardun gendun, galdu ein bihar juek izenak.
- Hoixe galduko diana!
- Izenak be galdu ein bihar dabe.
- Ointxe batuko dittuu danak.
- Hoixe da kontua, puska bat, ahal dienak behintzat…
- […] batenbatzuk, baiña hor ipini arren jakingo dabe diputaziñokuak eta guk ez.
- Antoliña.
- Bueno, orduan hor serrerixia esan dou. Hemen gorutz…
- Hor beste izenik ez jak, Moises? Hor serrerixa inguru hortan…
- Hor beherau hamen etxe batzuk badare, […] baiño beherau…
- Beste izen batzuek dalakotan najak, ba, ni hor…
- Baleike, baleike, baleike…
- Bueno.
- […] akordatzen bazate, ba…
- Orduan, gorutz jarraituta, hor basarrixa…?
- Hori aittan basarrixa.
- Zela esaten dotsazue horri?
- Egiño.
- Egiño… Bueno, hortik gora jarraittuta ez dao etxerik, ez?
- Ez.
- Lehen hola baldin bazeuan etxen bat edo akordatzen bazara, esan.
- Honi Zurrako malkarra esan izan dotsau guk.
- Horri inguruai?
- Bai.
- Hori Malkarra.
- Kamiño azpixan dauen…
- Bai, hau…
- Bai hortik kurutzara bittarte hori, monumentora bittartera.
- Oin, ez dakiu Zurratarrak erak ze izen…
- Buo! Malkarra. Erak be Malkarra esaten juek.
- Ta monumentua dauen punta horri izenen bat esaten dotsazue edo…?
- Zurra gaiña. Gaiña, goraukuai be gaiña esaten jakok eta, hori deposittua ein daben tokixori ta…
- Bueno, hor errebueltia hartu eta hor dare etxe batzuk, ez? Bi edo hiru…
- Hori Zurra, hori dana dok bat.
- Dana bat? Danai Zurra esaten dotsazue?
- Bai, bai, hori dana da bat.
- Zurra. Hor dare basarrixa ta… habitaziño… bizitokixa ta basarrixa.
- Zaltaixak eta oillotegixa ta…
- Ta hau berriz Zaldumendiko gaztañaixa da. Honek ze izen eukiko dau honek? Ze izen…?
- Ba, hoixe [beroi] igual… Zaldumendiko…
- Zaldumendiko…
- Zaldumendiko… oin ez dakit nik gaztaiñixa… lehen gaztaiñaixa zan hor ta oin piñudixa o ze ipiniko dozuen.
- Zeuek beti esan izan dotsazuena.
- Ba, guk esan… ez da guria ta…
- Igual da, beste batena izanda be, zeuek hola esaten badotsazue, esan.
- Ba, Zaldumendiko gaztaiñaixa ipinizu ta…
- Ba, hoixe.
- Lehen gaztaiñaixa izandakua, oin piñudixa dao, baiña…
- Bai, igual da, igual da.
- Ta hau, berriz, Zaldumendiko zelaixa.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia