Beasain (Gipuzkoa)

Beasainerako joera

Beasainerako joera Beraien baserriak Beasain, Lazkao eta Olaberriako eremuetan ditu lurrak. Baina beti Beasainera joateko joera izan dute. Esne-saltzera Beasainera joaten ziren.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BEA-025-010 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Beraien baserriak Beasain, Lazkao eta Olaberriako eremuetan ditu lurrak. Baina beti Beasainera joateko joera izan dute. Esne-saltzera Beasainera joaten ziren.

Transkripzioa

- Zuek erdi-erdian zaudete, ez? Beasain, Lazkao, Olaberria…
- [Olaberria]. Erdi-erdin garek. Bai, guk ter(re)nok, ter(re)nok Beasaiñen, Lazkaon ta Olaberrin hirutan zeuzkeau, […].
- Bai, e?
- Bai.
- Ta nora zan zuen irteera nora zan?
- A…
- Beasaiñera beti?
- Bai, bai, hori bai.
- Beti?
- Hori bai. Irteerea Beasaiña.
- Bai, gauzak erostera, saltzera…?
- Saltzea, esnea saltzen zan leheno kalea. Urte askotan saldu diau esnea kalen. Ta hori dana Beasaiña. Hori bai.
- Eta esnea saltzera kalera?
- Kalera, etxetaa.
- Etxerik etxe?
- Etxerik etxe urte askotan ibili gaittuk gu, urte askotan ibili gaittuk.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia