Bergarako herriguneko toponimia
Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BER-240-028 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Bergarako herriguneko toponimia.
- Proiektua: Bergarako toponimia
- Elkarrizketatzailea(k): Elisabet Agirre - Jose Ramon Jauregi
- Data: 1991(e)ko urtarrilaren 01a
- Iraupena: 0:02:28
- Erref: BER-240/028
- Kodifikatzailea: Aintzane Agirrebeña
- Gaia(k): Herria, azpiegitura » Herri-antolaketa » Kaleak, plazak , Euskara » Bilketa linguistikoa » Toponimia , Herria, azpiegitura » Herri-antolaketa » Eraikuntzak eta azpiegiturak
Transkripzioa
- Gero Sardandeikotik segidan harutz, ez dakit hari Sebastianeneko fabrikia [edo euki…] ondio esistitzen daben.
- Bai, hor Etxagi tabernia ta darena.
- Lehenau haura baiño holako hutsunatxo bat Sebastianenekua, baiña ez hola… izen zera ez. Etxagi tabernia Kalisto taxistia, Kalistoneko etxia edo, Kalisto taxistia esaten gontsan guk oin Etxagi daon etxiai.
- Eta horrek hola forma raro bat dauka etxe horrek?
- Horrek atzera dauke forma raro bat.
- Hori, atzekaldera.
- Atzekaldera Anguako Teodora bizi dana be han atzera dao etarata ta… atzetik oso diferente [ikusten die].
- Hori dana da, orduan, Kaliston etxia?
- Hori bloke bat. Hemen kantoiraiño, ba, etxe pillatxua dao, illaria dao.
- [Sananton…tik] behera…
- Eta dare hiru-lau atai: Santosena bat, gero [oingo] Txurrukanekua esaten gontsanori, Kalistona… hiru atai, behintzat bai. Ta Begiristain-ta bizi zianak eta, […] etxe […] ta…
- Hori zera, Txurrukana.
- Bat, bi, hiru… hiru-edo lau atai dare hor.
- […] Txurrukanekua…?
- Bai, lau bat bai.
- Aber, itxoin.
- Aber. Sardandeikotik gora…
- Hiru atai […].
- Sebastianenekua ez dakit ipini edo… Gallastegittarrak, baiña izenakin esateko… Kalistoneko etxia hori etxe kuadrau haundi bat.
- Hurrengua?
- Bai, lehelengua hola kantoittik.
- Oin Etxagi tabernia daona.
- Eta Etxagi dana da Kalistonekua?
- Kalistonekua lehelengo zatixai, gero hurrengua, hurrengo txiki bat… hari zela esaten gontsan? Bai… Kalistonetik hurrengua, bi pisokua bakarrik… Baiña… ez dakit izenik ez gontsan esaten.
- […] Kaliston etxia da bi pisokua.
- Bai, hori Kalistonekua esan dou, baiña hurrenguai ez gontsan izenik esaten ta hurrenguai Txurrukaneko etxia be bai ta Anguaneko etxia be esaten gontsan, bixak bizi zien ta. Eta [Pakua] baxarriñekua be esaten gontsan. Osea, de esos tres lo que queráis.
- Zela esan dozu? Txurrukaneko etxia…
- Txurrukanekua edo Anguanekua be bai eta Pako baxarriñekua be bai. Danak bizi zian etxe baten. Con ese nombre nos entendíamos. Ta gero goratxuauan oin Santosen dendia zeuan lekuan estankua zeuan.
- Ta izenik?
- Estankua, Kuarteleko estankua esaten gontsan.
Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!