Bergara (Gipuzkoa)

Bergarako erdiguneko eraikinen izenak

Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.

Bergarako erdigunearen garai bateko egitura eta eraikinen izenak. Barrenkale, San Pedro eta Mizpildi kaleen ingurua.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Hamen goixan Satorreneko… Satorretxeko etxia, gero Bustiñoneko panaderixia…
- Itxoin. Poliki, poliki, poliki. Lehenengo basarrixa esan dozu, ez?
- Bai, lehenengo Satorretxe basarrixa.
- Eta basarri hori nun zeuan oin etxiak akabatzen diran lekuan?
- Bai, bertan, hantxe, azkenengo etxian bertan hantxe, azpixan. Hor Satorretxe. Hori ondo dao. Hortik behera kalian, honutz, ba, Bustiñoneko panaderixia, hola, ezauna hor San Pedro kal…
- Goittik hasi ta…?
- Goittik hasi ta honutz, plazara. Honen pegante Bustiñoneko panaderixia.
- Baiña eskiña-eskiñan ala beherao?
- Eskiña-eskiñan.
- Bai, lehenengua uste dot dala.
- Bai, bai.
- Bai, oin be badao panaderixia Leturianekua esaten jakona, baiña guk, ba, ez dakit zegaittik… Bustiñonekua.
- Eta gehixao gero?
- Handik behera, hola, ezaunik… Harek beheko etxiai ez dakit zela esaten jakon, baiña espezialik nik neuk ez dot…
- […].
- Bai, baiña izena etxiai… Mizpili kalia, hori bai.
- Gero hemen laga dittuu ein barik Barrenkalian gaiñekaldetik darenak.
- Barrenkalian gaiñekaldetik allegau gara, sartu gara Mizpilira, ezta? […]. Bueno, Mizpilin Bustiñonetik behera […], klaro, [Biona] daon etxiai Otxakillaneko panaderixia. Klaro, klaro. Otxakillaneko panaderixia.
- Ta hortik behera?
- Ta gero hortik behera, calle San Pedrora… nun dao?
- San Pedrora sartu baiño lehen…
- San Pedrora sartu baiño lehen… Hau Barrenkalia?
- Egon, egon, egon, calle San Pedro.
- Bai, hori, San Pedro, hurrengo.
- San Pedro kalia?
- Bidekurutzeraiño, "hasta el cruce ese".
- Calle San Pedro esaten ziñuen?
- Ez! San Pedro kalia. Calle San Pedro ez, San Pedro kalia. San Pedro kalia! […], "era la calle más céntrica". Bua! San Pedro kalia zan haura. Bueno, oin Barrenkalian laga dittuu Elusuneko kantoetik behera bajau eta Barrenkalian hemen batzuk esan dotsuet, baiña hemendik plazaraiñokuak…
- Gasparreneko…
- Zabalanekua eta horrek esan dittuu?
- Gasparreneko etxia ta…
- A! Hemen, hemen. Honek esan dittuu, baiña goikuak…
- Goikuak, goikuak.
- Hemen lehelengo etxia… Etxetxona?
- Hau karnazerixia ta daon…?
- Hau karnazerixia ta daonau, Etxetxona lehelengua?
- Haundiñak esan, e! Bestela, […].
- Etxetxona, Zubiko Felisana...
- Baiña hola esaten ziñuen?
- Bai, Zubiko Felisana. Muniategiñekua, Sesmanekua…
- Gasparrenekua.
- Isildu zaitte! Gasparrenekua…!
- Bai. […].
- Sesmanekua eta hurrengo oingo… Pedroagarrenekua.
- Zela?
- Pedroagarre.
- […] Gasparreneko taillarra.
- Pssst! Hori salto ein dou. Pedroagarrenekua. Etxiakin gabiz ta, taillarrakin ez. Eta gero ya… ez beste etxeik Barrenkalian…
- Lonbidena.
- Lonbideneko tabernia… eta…
- Han gero zan ferreterixa bat […]…
- Ez, ya gehixao ez. […nekua], Lonbideneko tabernia…
- Plazia… […]?
- A, bai, Berdura-plazia, bai. Eskiñako etxiak edo Berdura-plazia horri; eskiñakuei Berdura-plazia. Holaxe esanda entenditzen gara, Berdura-plazia.
- Ta Artekalera emoten dabena?
- Artekalera emoten dabena be, ba, goittik, goittik lehelengo Berdura-plazia. Behetik be Berdura-plazia azkena ta goittik be Berdura-plazia lehelengua. Ta gero hurrengua [Xamiranekua??]. Ta hurrengua, hola, ezauna… Hurrengo ezauna han… Bi-hiru dare han, hola, izenakin ez gontsan esaten. Hurrengo Ormaxabalenekua Artekalian. Eta Ormaxabalenetik behera hurrengo… Txerokua.
- Zelan?
- Txeruko, Txerukua, Txeruko dendia be bazan ta Txerukua. Eta gero Etxenikenekua ta Manuel zapatarixa. Horrek, ba, inportantetxuenak en Artekale.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia