Bergara (Gipuzkoa)

Bergarako erdiguneko eraikinen izenak

Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BER-240-005 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Bergarako erdigunearen garai bateko egitura eta eraikinen izenak. Herriko plazako eta inguruko kaleetako eraikinen izenak.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Raizabalen dendia […].
- Bai, hori oin, baiña lehen ez zeuan han, Raizabalenekuak ez zeukan dendaik hor. Lehen goixan zekan bakarrik dendia. Horretxek dia, hola, inportantienak izenez, lehengo izenekin: Ormaxabalenekua eta Etxenikenekua ta Goiko plazia hemen dao…
- Goiko plazia hau da.
- Hau Goiko plazia.
- San Pedro eta…
- Eta goittik beherako bittartia zein da? "¿Este?"
- Ez, hau.
- A! Hau.
- Ta hau da Monzonen etxia, hamen dau [… dauen] jardiña ta…
- Hori Monzongua guk, Monzongo etxia. Hori etxiori Monzongua guk esaten gontsan.
- Monzongua? Ta horren jardiñeri ta horrei?
- Ez, ezebez. Ta zirkulua zeuan hor ta Monzongo etxian zirkulua.
- Zirkulua nun zeuan?
- Lehenengo pisuan bertan, Monzonguan. Baiña ezebez, e? Baiña etxiai Monzongua.
- Eta behian daona? Horrek…
- Txaranekuak bizi dianai-ta guk, hola, izenez ez jau sekula esan ezer.
- Txaranekua be ez?
- Txaraneko etxia, pentseizu, Txaraneko etxia. Eren dendian haura etxe haundi haura dana Txaraneko etxia.
- Ez, ez, ez, ez. "Espera, espera".
- Izetez Irigoienena zan, baiña guk…
- Irigoien, Irigoien.
- … "Irigoienen etxia" esan ta iñor ez da entenditzen!
- "Sí".
- Ezetz, ba.
- "Que sí".
- Txaraneko etxia zan…
- Txaraneko etxia haundixa zan ta Irigoienena zan bestekaldien sartzen dana.
- A, atzekuei Irigoienena?
- Bai, handik sartzen zana.
- Baiña dana da bloke bat, Irigoienena zan dana ta.
- Klaro, Artekalen be bloke baten dare danak.
- Aber, nola esan dozu? Txaranekua zer zan?
- Txaranekua etxe haundi hori, oin [bi…] daon etxe haundi hori Txaraneko etxia.
- Ta hori beste hori esan dozunori?
- Irigoienena.
- Eske etxia beori da, baiña hamendik sartzen da edo bestekaldetik.
- Bai, bat sartzen da behetik eta bestia…
- Plazia […] hamendik dauka sarreria.
- [...].
- Baiña etxe bera da, e?
- Etxe bera da, bera da, bera da.Oin be] alde bittatik sartzen dia Txaranekuak. Txaraneko […] ataittik eta bestekaldetik, bixetatik.
- Eta gero plazan? Aiuntamentua edo…
- Plazan, ba, Aiuntamentua, Seminarixua…
- Itxoin, itxoin, itxoin.
- Aiuntamentua. Bestekaldiai Seminarixua.
- Danai?
- Ez… Seminarixua danai, vamos, Seminarixoko edifiziuai, frentian daonai. Gero, Mujikaneko aldiai Pastelerixako etxia. Han lehenao ez dakit pastelerixia izenda edo zela daon izen hori. Gu Pastelerixako etxia esanda entenditzen giñan. Etxe haundi bat. Osea, Mujikaneko…
- Lehen tabernia ta oin [zerian]…
- Bai, Amerikanokua-ta zeuana. Etxe hari Pastelerixako etxia. Eta bestekaldian oin bankua dauenai, berriz, ba, Berroia, gure denporan bizi zana, ta Berroianeko etxia esaten jakon. Bankua ta horrek gero ipinittakuak dia.
- Eta Monzonen aurrian goittik behera doian kale hori?
- Hori Konbenixo kalia.
- Konbenio.
- Konbenixo kalia Bergarako moduan esaten gontsan. Hortxe ein zan konbenixua Espartero ta bestia… Maroto.
- Eta han kale haretan, kale haretan, behetik gora abixau ta lehelengo daon etxe haundi hari… hari karnazerixako etxe hari zela esaten jako? Altzetanekua edo? Haura taberna…
- […].
- Altzetanekua lehelengo karnazerixiai.
- Karnazerixiai ala etxiai?
- Etxiai Altzetanekua, Altzetaneko etxia. Gero handik gora, hola, etxe ezauna… ez dakit nik…
- Hor Kasinua ta…
- Bai, Kasinua; Kasinoko etxia be bai. Hori be guretako hola esanda ezaun izan da. Osea, Altzetanekua, gero Berroianeko inprentakua… [...]. Berroianekua. Ta gero handik gora… Txistunekuak be bai hantxe bizi zien nunbaitten.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia