Elosu eta Aizpurutxo ingurua; mugak
Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BER-237-003 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Auzoa: Elosu
- Proiektua: Bergarako toponimia
- Elkarrizketatzailea(k): Andoni Larrañaga
- Data: 1991(e)ko irailaren 23a
- Iraupena: 0:03:00
- Erref: BER-237/003
- Kodifikatzailea: Aintzane Agirrebeña
- Gaia(k): Herria, azpiegitura » Herri-antolaketa » Auzoak
Transkripzioa
- Ze basarri gehixau daukau hemen?
- Hor besteik ez. Bueno, honek, Etxeberrik, jaukek beste bat kamiñu onduen eindda.
- A! Etxe berrixa, bai…
- Hau izango da, ez?
- Hau izengo dok, bai.
- Hau txabolia izango da, e?
- A, ez, hau txikixa da, txabolia edo…
- Etxia, etxia eindda dauke?
- Etxia eindda jaukek, bai.
- Ta gutxi gorabehera nun?
- Ba, Etxeberrittik behera… Bueno… karreteran ondo-onduan.
- Hau dok, ezta, karretera jenerala?
- Bai.
- Ta hau zeretik, Etxeberrittik jaisten dana hau?
- Errekia hau.
- A! Errekia hori… Holakotxen baten edo? Aizpurutxo nun jaok?
- Hementxe.
- Aizpurutxon ondo-onduan.
- Hemen San Agustin ipintzen dau.
- Holako baten?
- Hau errekiana ipini genduan.
- A! Errekiana… Hamentxe, hamentxe egon bihar dok.
- Hemen txabola bat edo zauan lehen.
- Hori hartzeke ete jaok, ba?
- Artetxe zaharra hor.
- Artetxe zaharra? Ba, bestekaldien. Bestekaldien.
- Justo bestekaldian?
- Bai.
- Bastante aldapia dao hemen, e? Ze izen dauka honek?
- Horixe ez jakixat, ba. Etxeberri…
- Egon hai, Etxeberri [ibai] edo holakotxe bat dok. Honek jakingo jok. Guenetxeberri o…
- Zeak, Etxeberrik bajaukak, ba, eindda han etxe berrixa?
- […]
- Haura dok… […] Egon… [Behi Etxeberri??]…
- Ibai Etxeberri ez?
- Behi Etxeberri uste juat eta horretxen […].
- Behi etxeberri [esango juan]. Behi etxeberri, nola behien dauan…
- Gero danak hemen…
- Gero Antzuolara sartuko gaittuk.
- Itxoin, itxoin, itxoin. […zeoze] barruan […]. San Agustin edo ez dao Bergara barruan?
- Bai, hor esan giñuan lehenguan han jaok etxe bat. Ez dok iñor bizi, eztok? Baiña ermittan onduan Bergara partia jak. Eta tabernia be zati bat Bergara partian jaok.
- Ze izen dauke horrek?
- San Agustin zera eleixia ta bestia Goiko Benta tabernia.
- Bale.
- Oin Antzuolara pasau biher juau, eztok?
- Momentu bat. Artetxe zaharra ta horrek etxiok?
- Ez, ya… horrek zerak dittuk. Horrek Azkoittikuak dittuk.
- Ta bestekaldian daon gaintxo batek be…
- Bai, bai, bai, horrek danok…
- Baiña izenik bai horrena?
- Bestekaldien gaintxua?
- Han Aizpurutxo gaiñien… [Nasko???] edo…
- Ursalto izengo dok hori.
- Ez, [… ipintzen dau].
- A! Horrek danok Azkoittikuak dittuk horrek.
- Bueno, orduan genden: Kortabarri, Lutxurdio…
- Bai, ya hori akabauko dou, alderdi hori akabauko dou.
Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!