Bergara (Gipuzkoa)

Osintxu eta Elosu auzoetako toponimia

Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.

Osintxu eta Elosu auzoetako toponimia (muga egiten duten inguruan). Inguruko baserri-izenak.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Gero bat eitten dau…?
- Laspurren?
- … itturrittik doien…
- Laspurren horrek bat eitten jok…
- Bai, behe-behien.
- A! Olabarrixa, hau ondio apuntau barik nenguen.
- Olabarrixa, bai oinddio han… Gero Olabarrixa ta Olabarri bi dittuk, e!
- Bi dia?
- Bai. Olabarrixa hau baldin bada, Olabarrixa hemen jak. Zeaittik Ontzolan… Ontzola hor izengo dok…
- Bai, hemen dao Ontzola.
- Bai, orduan bai.
- Eta Olabarrixan parian badoia beste errekatxun bat hor…?
- Bai, zeretik, Iturriberrittik doiena.
- Ez, ez, bestekaldetik, hemen, beittu, hemen… Kostei o Pagola ez dakit zer dan, hortik behera doiena.
- Bai, ba […].
- Badauka izenik horrek?
- Hori… jesus, zela esaten jako horri? Eider errekia.
- Eider?
- Bai, Egider, bai. Eider errekia da hori.
- Ez dakit nahasten gabizen… Ta hemen Gorla aldetik, […] aldetik doiana?
- Hori dok, ba, zera…
- Eider errekia?
- Eider errekia.
- Amigo…
- Hori […]?
- Hau doia… vamos a ver… Hau bidia da? Hemen baserri bat dao, baiña ez daukau ondo apuntauta. Kostei, Pagola…
- Kostei, Pagola bai… handitxik doien errekia da hori, orduan.
- Kostei. Kosteittik behera daon errekia.
- Bai, bai, horixe, Kostei errekia izengo dok hori.
- Kostei errekia?
- Gero horrek danok bat eitten juek.
- Bai, bai. Bueno, tontorrekin ez geunkaun problemarik, e? Danak ondo urten zoskun.
- Gero Altsasu. Honek… […] Itxumendi behintzat hor jarek ipinitta.
- Bai, baiña Altzasu zuk…
- Altzasu sozidadia da.
- Bai, baiña sozidade gaiñian daon lautadatxo harek badauka izenik?
- Itturriberri gaiña.
- Itturriberri gaiña?
- Bai.
- Itxoin, itxoin. Hemen […] errekatxua Altzasutik behera doiana Azkoitti aldea o Aizpurutxo aldea?
- Errekatxiki errekia.
- Errekatxiki?
- Bai.
- Aber, gero hemen Kortaberritti uste dot ez zenduela ipini, Etxeberri baserria, e? Kortaberri. Honen hurrengo Lutxurdio. Etxeberri oin hurrengo ez dot uste hartu giñuanik.
- […]?
- Lutxurdio […]. Ez, Antzuolan gabitz…
- Bai, hauxe da mugia, e? Hauxe da Antzuolako mugia.
- [??], Amesti…
- […].
- Ez, ez bestekaldera.
- Bestekaldera?
- Kortaberritti…
- Hamen, hamen, hamen Lutxurdio.
- Lutxurdio bai, baiña hortik behera jak… Handik behera jak beste basarri bat, lau basarri izandakua, Etxeberriak.
- […].
- Etxesakorta ez, hori ez…
- Itxoin, itxoin, Bergarako mugia… hamen, hamen. Hemendik…
- San Agustin…
- Hamen dau Etxeberri?
- Etxeberri hoixe, bai.
- Etxeberri. Ze gehixau daukau hemen? Hemen errekatxua, mugia eitten daben hau lehen esan douna izango da, ez? Errekatxiki edo…
- Errekatxiki? Bai, hoixe dok, hoixe dok.
- Beheko errekia? Urola?
- Urola, urola, bai. Urolako ibaixa.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia