Bergara (Gipuzkoa)

Ubera inguruko mugarriak

Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BER-236-011 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Ubera inguruko mugarriak non zeuden; "Mugarriondua". San Pelaio ermita non zegoen.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Mugarriondua esaten gontsen guk horri. Ta hor, itxuria, […] mugarrixa […]. Hau Elgetakua izandakua dok, ba?
- Bai, bai, bai.
- Hirurogeta bederatzi [Munarriondua].
- Bai, bai, baiña topau ein bihar juau, hi. A! Hauxe izango da, hauxe izengo da bidia.
- Hor gorako hartzen dok, ba? Hor gorako, Partaittirako bidia?
- A! Narbaiza…
- Hamen, Narbaiza…
- Narbaiza, pistia hemendik dator, zuena honaiñok. Hemen Narbaiza behekora eta gero zuenera.
- Hamentxe, hamentxe, hamentxe, hemen Partaittira hartzen dan leku hoixe.
- Bai, bai, hamen dao bide bat gorutz.
- Hortxe, hortxe.
- Hau…?
- Hor egongo zuan mugarrixa noizbaitten…
- Bergara ta Ubera…
- Elgeta…
- Oi… hori, Bergara ta…
- Ta Bergara.
- Bai, bestekaldian ondio Lindaria esaten dotse zati honi, hor Artiztik gora daon zer bati Lindaria. Hori be hortik dator; lehenao lindia hori zan, Elgeta ta Bergara.
- Ta gero hor Esperantzatik goratxuauan hor egon bihar zuan nunbaitten beste mugarrin bat.
- Ermittan?
- Ez, beste… Esperantzatik honutzatxuao.
- Esperantza onduan ermittaik zauanik edo entzunda daukazu?
- Esperantza onduan, bai, zerera, [Asutegi?] aldera edo… San Pelaixo.
- Bai…
- Hori noizbaitten […] hor. Ta Agarren bi solo jazen, bi zelai pusketa —Bilbokua edo zuan hor uezaba, gaiñera— […]. Lehenao […kuak] erabiltzen jittuan errentan ta oin ez jakixat, ba, saldu ein zittuen edo…
- San Pelaixo nun zeuan hantxe bertan Esperantza onduan ala goratxuao?
- Goratxuao.
- Goratxuauan… Zeoze markaik, paretaik edo ez da geratzen…?
- Ez, ez.
- Ezebez?
- Ez dao besteik hor.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia