Bergara (Gipuzkoa)

Ubera auzoko baserri eta eraikinen izenak

Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Ubera auzoko baserri eta eraikinen izenak.

Transkripzioa

- Bueno, baserrixetatik hasiko gara edo… zeuk nahi dozun tokittik hasiko gara. Normalian hasten gara basarrixen izenak esaten.
- Ubera guztikuak ala…?
- Baiña komeni jakuna da zeuk esatia, jakitzeko jendiak zela esaten dotsan. Zeatik batzuk esaten dabe igual Goikua ta beste batzuk Gaiñekua eta hori aberastasunori badaezpada batzia komeni da.
- Urripaindik hasiko nok orduan, Urripaindik.
- Urripaindik?
- Urripain da behekua bi bizitzakua dok. Ta guk esaten doun moduen, behekua, bi bizitzakua, Behekua ta Goikua. E? […] bizi dittuk, ba, bata azpikaldetik ta bestia gaiñekaldetik.
- Taillatupe baten dare?
- Bai, baten. Bai, harek teillatupe baten ta gu, gu aparte, gu Gaiñekua.
- Osea, taillatupe baten darenak zeintzuk dia?
- Ba, Behekua ta Goikua. Guk esaten doun moduan, e?
- Bai. Eta hau, berritz…
- Gaiñekua.
- Gaiñekua. Bale. Hemen inguruan beste ze basarritzuk dauzkau?
- Bolua gero behian. Hau ez, e? Beste bat, beste bat.
- Bai, hau, Barrenetxe parian daona?
- Bai, hori, hori, hori.
- Hau Bolu bakarrik ala beste zeoze da?
- Bolu.
- Bolu. Bale. Hor inguruan gero dauzkau bi baserri ta ermitta bat.
- Bai, Etxebarri ta Santikua.
- Ta beste etxetxo hori, ermittia edo hori?
- Ba, San Matei esaten dotsau guk, baiña Emeterio ta Zeledonio dittuk honek Osintxuko moduan.
- San Matei?
- Bai, San Matei.
- Harutzao gero beste bat agertzen jaku hemen Santikutik aurrera. Hortik ez dakit biderik daon, baiña…
- […] hau pistia […] bidetxurra…
- Bai, honen izenik ez jaku agertzen.
- Etxebarrutia.
- Etxebarrutia. Ta gero daukau ya Ergubide o… horrek danak.
- […] beste etxe bat…
- A! Beste etxe bat dao hemen?
- Egon…
- Hemen dao erreka zirrindara bat edo…
- Baiña beste bat daok […] Egurbiden onduan…
- A, bai?
- A! Bai, Egurbidetxiki […] dok, bai, Egurbide txiki; gero bestiak Egurbide. Egurbide hamen, hau…
- Ez ein kasu haundirik, zeatik batzutan gaizki egoten dia, e? Kuadrua balitteke ondo egotia, baiña izena… ezin da gehixei fixau.
- Bueno, honek Ergubidetxiki hau. Hau Egurbide; Egurbide hau be, bi bizitzakua.
- Zela esaten dozu zuek Egurbide ala Ergubide? Ala bixetara?
- Guk Ergubide, baiña Egurbide izen, izen da Egurbide.
- Gero gaiñekaldian bi dare; Ergubide, Ergubidetxiki ta gaiñekaldian bi… bi etxe dare…
- Hau Golonetxe esaten dotsau, baiña Guenetxe izango dok hori. E? Golonetexe. Ta hori be Ergubide zahar hori bestioi.
- Hau Ergubide esango dozue zuek…
- Ergubide… Erguizar, Erguizar.
- Erguizar?
- Uberan badao besterik alde honetan, errekaz hemendikaldetik?
-Ez…
- Eingo dittuu bestekaldekuak? Esperantzatik hasiko gara. Esperantzatik hurrenguak… hor bi txalet barri edo badare hor zelai barrenian…
- Bai, bai, honek Ankabarren esaten dotsau horri. Horrek solua be… lehenau soruak zittuan hor ta harek soluak be Ankabarren jaukak izena.
- Soluak be bai?
- Bai.
- Baiña solua ze zati izengo zan, orduan, solua?
- Zati haundixa ez, e? Hortxe kamiñuan gaiñekaldia.
- Hogeta lau, Ankabarren solua. Ondokua, haundixaua, Esperantza […]?
- Horren izenik ez jakixat.
- Bale, ez, igual da. Hori uste dot Naparren etxia-edo esaten jauena dala, baiña ez dauka hola izen zerik be ez…

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia