Basalgo auzoaren mugak
Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.
- Proiektua: Bergarako toponimia
- Elkarrizketatzailea(k): Jose Angel Arriaran - Jose Ramon Jauregi - Andoni Larrañaga
- Data: 1991(e)ko azaroaren 24a
- Iraupena: 0:02:16
- Erref: BER-232/008
- Kodifikatzailea: Aintzane Agirrebeña
- Emalea: Bergarako Udala
- Gaia(k): Herria, azpiegitura » Herri-antolaketa » Auzoak , Baserria » Baserriko bizimodua » Baserriaren historia eta kokalekua
Transkripzioa
- Osintxu aldera nun dao mugia Basalgona?
- Oxangurenek.
- Oxanguren…
- […].
- Oxanguren dana Basalgo ya.
- Basalgora Oxanguren?
- Lehen bai, Basalgo zuan.
- Entierruak ta danak. […] ein najuan hor, ostientzien, dana-dana…
- Oxanguren Osintxun dao.
- E?
- Osintxun dao.
- Ez, ez.
- Osintxukua ez da, ba, Oxangure]?
- Basalgokua izetez hori.
- Basalgo.
- Oxinguren Basalgo, bai?
- Basalgo.
- Bai, bai.
- Entierruak ta danak. […] entierrua, beste dan-dana-dana…
- Oxinguren, Lesarri behekua ta honek danak dittuk Ba… oin Osintxura juten dittuk edo… […] abadiek edo [… zeraaittik], baiña Basalgo eitten da.
- Oxanguren gaiñian dao tontortxo bat. Izenik badauka harek gaiñarek?
- Bai, [Krotondo??].
- Ta hau […] behera darenak Parisgaiña ta Parisko etxiak eta honek… honek Osintxu dia?
- Osintxu, bai, bai, bai. Horrek Osintxu.
- Gero hau, Gaztandola, Ibarrola… honek danak, hori Basalgo da?
- Basalgo, Basalgo.
- Hori dana?
- Dana.
- Goimendixa. Horrek jaukak beste izen bat, ba, Basalgoko Goimendixa edo, ba…
- Baiña izetez Basalgo. Gero parte bi ein zittuen ta honek auzua, ba, bailleria…
- Ermittia erak jaukek harek ermittia ta, baiña Basalgoa etortzeko…
- Ermittia ez dok izengo Bergara partia, e? Haura Elgeta.
- Bai, Azurtza Elgeta da, e! Hantxe dao mugia. Ermittia Elgetan dao.
- […] horrek Elgeta dittuk.
- Bai, bai, Azurtza Elgeta baldin bada, bai.
- Baiña bestiau Basalgokuak dittuk behintzat honek Intxuzabalok eta…
- Goimendixa edo esan dozue…
- Goimendi bai, Goimendi.
Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!