Bergara (Gipuzkoa)

Basalgo auzoaren mugako eraikinen gorabeherak

Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BER-232-007 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Basalgo auzoko toponimia. Auzoaren mugak eta tartean dauden baserrien gorabeherak. Basalgo auzoaren izenen inguruko kontuak.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ta gero hemen bajarek honek Gallastei torretik gorako mendi… Sasibeltz eta…
- Hor jabizik eta horri lagaixok hori amaittu arte ta gero poliki-poliki-poliki […].
- Hortik, ba, hor beste izenik hor Eguren… Egurengo txaboleta.
- Pare bat txabola dare?
- Egurengo txaboleta, Eguren gaiñian bertan.
- Nola esan dozu hori? Txaboleta?
- Egurengo txaboleta, Egurengo txabolak esaten jakona.
- Egurengo hegixak badauka izenik?
- Egurengo hegixa. Besterik…
- Erak, ba, biharbada, […] sorobarrena, soroguena, edo etxeostia, etxeaurria…
- Basalgo auzuak badauka beste izenen bat?
- Santiago ta Basalgo.
- Hori epoka baten Basalgo ya, ya… ezkutauta egon zan. Ya ezkutauta. Barrio Santiago ta kitto. Baiña hori badakiu zeaittik zan, ezta, danok?
- Basalgo da…
- Basalgo ya ahaztu be ixixa einda.
- Ez jakixat gaur be Iberduerok ez daben jarriko gaur be…
- […] beti Basalgora.
- Beti…
- Zuenak beti Basalgora. Ointxe dao borrauta, oin ya Osintxura etortzen dok. […] Basalgora.
- Eske honek Iberduerok eta Iberdueron moduan, ba, nahi […] beste askok […]. Zeaittik […] "barrio Santiago". Baiña… Basalgoik kartetan-ta be…
- Lehen be aiuntamentuko letreruan Basalgo dao.
- Iberduerok oindio punturarte gurian beti Basalgo […].
- Basalgo ze basarritzuk zian? Nun dao mugia? Basalgo ta, adibidez, San Juan edo Sanantonioabat aldeko mugia nun dao?
- Mostei. Mostei ta…
- Azkenengo basarrixa Mostei.
- Mostei. Lesarri-ta?
- Bolua.
- Lesarrixak, hiru Lesarrixak mugarrixan.
- Bai…
- Hirurak.
- […]
- Lesarri bolua Basalgo da?
- Lesarri bolua [lehen…] Basalgokuekin.
- Bueno, baiña…
- Hau be Basalgokua ei zuan lehen tabernia be. Oin be halaxe izengo [da hau]. Errekaraiño Basalgo esaten zuan.
- Baiña hau tabernia ez…
- Baitte.
- Taberniaaittik ezingo zuan izen.
- Tabernia, hau terrenuau, Basalgona ei zuan; Lesarri behekua be bai, Lesarri behekua be Basalgona ta Oxinguren be bai Basalgona. Gero Osintxuk kendu ei otsen honek… Osintxuk kendu ei jotsen…
- [Abadiek lana…] esateko.
- Bai. Baiña hau, hau tabernia be Basalgo.
- Orduan, Mostei. Arangurentxo?
- Baitta.
- Arangurentxo Basalgo ez dok izatez.
- Bai!
- Ba, Basalgoa dedikatzen dok o zertzen dok danien!
- Haura agertzen dok han auzoko […]…
- Bai, agertu… baiña aiuntamentuan Basalgo ipinitta eukiko jok.
- Bueno, […]. Hori urte askuan guk ezautu doun […] Basalgo zertu dou, ta hori ei zuan Izaldikua, Santikurutz.
- Izaldixa… bai, Santikurutz.
- Honek be…
- […]
- Baiña Lesarri behekuak oin be letrerua Basalgo dauka ipinitta.
- Bueno, oin ipinitta aiuntamentuan […].
- Baiña lehen-lehengua Basalgo honaiño. Kamiñua ein aurretik edo…
- Gero, Eguren, Amutxastegi ta honek be Basalgo…?
- Bai!
- Auskalo zenbat urte… hi, zenbat urte izengo dan hemen Lesarri bolutik gurera bittarte, Lesarri bolutik hamar metrora edo jak lautada bat ta han ei zuan etxia. Zapaterua bizi ei zuan. Eta luizi batek dana zapaldu eta don Imanolek esan ostan zerien, Santamañako elizan, daola ondio etxe horren izena. Ta nun zan ta hementxe, hemenditxik zerien gure han zuluen. Ta luizixak tapau ta desaparezidu. Zapatamorrixa esaten jotsek izena be.
- E?
- Zapatamorrixa.
- […]
- Hori nun esan dozu zeuala?
- Hementxe, Lesarri bolutik gurera bittartian, kamiñuan kontra-kontran.
- Lesarri bolua hau dok? Hori […] kamiñuan gaiñian bertan?
- Bai, kamiñuan gein-geiñian, kamiñutik hamar metrora.
- Lesarri bolutik?
- Bai. Lesarri bolutik Bergara aldera, ba, berrogeta hamar bat metro.
- Oin nola esan dozu horren izena?
- Zapatamorrixa.
- Zapatamorrixa?
- Bai.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia