Bergara (Gipuzkoa)

Basalgo auzoko toponimia

Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BER-232-004 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Basalgo auzoko baserrien izenak eta toponimia.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Bueno, […] osatu doula dana eitteko moduan.
- Kuadro asko ein dok eta danetatik zeoze urtengo dok.
- Genden errekatxo hori, gero bi… hegi bat zeukela bittartian eta […] zetorrela ta Lapikobaso ta hor…
- Bai.
- Hori ze dao Garbe inguruan?
- Garben…
- Behian, behian.
- Garben azpixan, barrena. Garbe barrenian dao hori. Garbetik Belastei errekara bittarte hortxe.
- Garbetik Belastei errekara bittartian? Amutxastegi aldera zein geratzen da, bixak?
- Ez, Amutxastei aldera dao… Eguren aldera. Eguren alderao gelditzen da Lapikobaso. Ta Ondarraztei geratzen da Basalgo aldera.
- Garbe ta Eguren bittartian?
- Bueno, Garbe dao goixan ta Eguren…
- Bai, bai. Bai, tartian, tartian.
- […].
- Lapikobaso eta…
- Ondarraztei.
- Basalgo alderao bestia.
- Garbe, gaiñian daon tontortxua?
- Bai, Garbe puntia, Garbe mendi puntia. Garbe ta Albizuri bestekaldien.
- Albizuri ya haura Gallasteitorre aldera.
- Harek dauka… torre bat dauka altakua inguruan?
- Bai, harek, Albizurik.
- Bai, Albizurin, gein-geiñian.
- Beste tontorrik badao han Albizurittik Gallastei torre aldera?
- Bai, beheraka, beheraka.
- Badauka izenik harek azkenengo tontortxuak?
- Nik […] hola…
- Harek Osiña esaten otsen lehen gurian, baiña… Ez dakit, Osinegi edo…
- Osiña Gallastei torreko zelaixai esaten jakon. Torreko Osiña.
- Ze aldetara?
- Gallastei torretik bertan beran parian, zera…
- Lautada aldera.
- … kamiñutik gaiñekaldera.
- […] dao, lehen esan doun [Ibarrolako??…] dao horren aldera. Horren aldera, baiña behian, e!
- […]
- Han uste juat Gallasteitorren ura […] iturri txiki bat euala, iturri oso urrixa, baiña…
- Lehen etxerako ura lehen handitxik eruten eben horrek.
- […]
- Gero Albizuri ta Gaztandola bittartian ta hor Ibarrola aldetik eta erreka bat badoia, ba, Plaentzia aldera?
- Sagar-erreka hori.
- Behian, behintzat, Sagar-erreka.
- Haundixa Sagar-erreka.
- Han basarrixa zuan Sagar-erreka.
- A, bai?
- Behian, e, Sagar-erreka Plazentzian…
- Itxoin, itxoin, e!
- Plaentzian. Haura ya… Haura ez dok Basalgo ta Bergara, e? Haura ya Plazenzia dok Sagar-erreka baserrixa zeuena.
- A! Orduan ezebez.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia