Bergara (Gipuzkoa)

Oporrak Donostian (I): Intxaurrondon

Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.

Hizlaria(k): Oregi Arregi, Mercedes

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BER-228-025 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Donostiara oporretan joan zireneko pasadizoak kontatzen ditu: Intxaurrondon etxera itzultzeko autobusik gabe gelditu zireneko gaua.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Guk be gaztetan ondo pasatzen giñuan e? Ba, ondo… Donostiara be batzutan juaten giñan, noizian behin, ta bueno. Zortzi, dirua botata zeukogun, ta zortzi egun pasatzera juan giñan Donostiara, ta bueno, ondo ibi[ltzen], ondo pasatzen giñuan, pasau giñuan bonba. Erromeixa, han be erromeixak eta. Ta juan giñan Intxaurrondora batian, egun baten, lehenguan esan notsun hori. Eta han dantzan egin, autobusian juan giñan, baiña gero honunzko autobusik ez zekogun bueltarako. Eta Intxaurrondo urrin eitten da zentrotik Donostiatik. Eta gu genden “calle San Martín”.
- (Ahizpa) Kendizu hori, eskua.
- Gu genden “calle San Martín”. Eta bueno, ein giñuan dantzaldi bat eta, bueno bastante denbora, ta geo gabian etxeako, gero ez zeukogun ezer etortzeko, eta gu danok oiñez. Ta hasi giñan etortzen. Lau lagun edo, bost edo giñan. Eta bagatoz goittik behera, ta auto bat geldittu jakun bidian eta esan zoskuen “baiña ze, zuek ze zabizte hamen? Ordu honetan, ze, nora zoiazte?” ta, “ba, oin etxea. Eta ze, ba ez dao konbinaziñoik, ez zeuan, ta ba bueno, oiñez”. Ta “bueno, bueno, sartu zaittezte”. Eurak jeitsi kotxetik, eta gu sartu kotxian, eta eurak oiñez, eta gu etorri giñan Donostiara. Bajau giñan Donos(tian), behian, kalle San Martiñea allau, eta bestiak ez dakit ze kaletan zeren, eta juan giñan etxera eta ate guztiak itxitta. Eta gero, ba dihar ein biher, eta lelengo zerai, serenuai. Serenuak eukitzen zeban atian giltzia. Serenuai dihar ein bihar, ta serenuan billa, bueno, ibili giñan… pasau giñuan puska bat, larrittasun puska bat be bai e? Ta gero, etxera juan giñanian, ba tia hasarre… bueno…

Egilea(k): Eider Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia