Arrasate asko aldatu da; desagertutako baserriak
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BER-207-003 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Deba Eskualdeko Ahotsak - Bergara.
- Elkarrizketatzailea(k): Itziar Alberdi Bilbao
- Data: 2005(e)ko uztailaren 11a
- Iraupena: 0:01:20
- Erref: BER-207/003
- Kodifikatzailea: Itziar Alberdi Bilbao
- Gaia(k): Baserria » Baserriko bizimodua » Baserriko bizimodua , Herria, azpiegitura » Herri-antolaketa » Auzoak , Lantegiak » Ekonomia eta industria » Gipuzkoako lantegiak » Debabarreneko lantegiak
Transkripzioa
- Ama esan zenduan, gaiñera, ze basarrikua zan edo nungua zan?
- Arrue, Arrue basarrikue. Oin Eroski dauen lekuen zauen bi bizitzako basarri bat.
- Oin Arrasateko sarreran, superfizie haundi horretan…
- Bai, bai, Eroski zera supermerkadue dauen lekuen zeuen.
- Eta etxebizitza bi zian…
- Bi etxebizitzakue, bai.
- Eta zelakua zan inguru haura? Zuk ezautu zenduan…
- Ingurue dana soruek. Ta leu-leue zan. Leuteda hori, Eroski dauen leuteda hori.
- Bai, ikusten da, gaiñera, lautadia.
- Bai, bai, Ta bueltan errekie. Bai.
- Eta dana soluak, ez?
- Han soluek.
- Arrasate asko aldatu da?
- Guztiz. Bueno! Gure ume-denporan Arrasaten ze lau… bost milla lagun edo zien. Ta zeuen, ba, lehengo… oin parte zaharra esaten jakona. Bai.
- Gero fabrika aldetik be asko hazi da ta etxiak be…
- Lehen enpresak hiru izango zien: Zerrajera, Elma eta Arrue-San Martin. Hiru izango zien.
- Ta gerora…
- Gerora, ba, horreik ezkutau dia ya esateko.
Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!