Etxejabeari errentaren ordainketa noiz egiten zitzaion
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BER-191-004 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Etxejabeari errenta garitan ordaintzen zitzaion. Artoa; oilaskoak; kapoiak... Gabon inguruan egiten zen ordainketa.
- Auzoa: Angiozar
- Proiektua: Deba Eskualdeko Ahotsak - Bergara.
- Elkarrizketatzailea(k): Itziar Alberdi Bilbao
- Data: 2004(e)ko azaroaren 11a
- Iraupena: 0:01:20
- Erref: BER-191/004
- Kodifikatzailea: Itziar Alberdi Bilbao
- Gaia(k): Baserria » Baserriko bizimodua » Baserriaren historia eta kokalekua , Baserria » Baserriko lanak » Baserriko animaliak
Transkripzioa
- Eta zuk entzunda, errenteruak-eta --aintziña, e! gurasuen edo aittajunan sasoian-- jabiari, etxe-jabiari errentia garittan-eta pagatzen jakola?
- Bai. Honenbeste gari ta artua ta... Bai. Ta gero kapoiak be bai batzuk, edo oillasko edo... Hola izaten ei zan.
- Hori ze izaten zan, gabon inguruan edo?
- Bai, gabonetan izaten ei zan...
- [...] geure akorduan ondio [Oreikuak]...
- Bai! Baitta zera be bai [...], Aretxabaletako zera. Izena zela eukan be... "Koipe" esaten jotsenen.
- [...]
- Bai, horrek batzuk --danak ez eben eukiko, baiña batzuk-- askok, garixa, honenbeste gari, ta artua, ta gero gabonetan kapoiak eta hola. Gero igual, ba, horrek, gari-ereittiak eta asko gastau ein zian, ta gero, ba, dirutan izango zan.
- Ta garixa-ta ze izaten zan, hainbeste anega eta...?
- Bai. Etxe batzuk gehixao, zelako basarrixa dan. Beste batzuk gutxiao.
Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!