Bergara (Gipuzkoa)

Baserriaren historia eta bilakerari buruzko kontuak

Baserriaren historia eta bilakerari buruzko kontuak 1929an jaiotakoa. Bi bizitzako etxea da. Garai batean errentero izandakoak dira, baina Juane ezkondu orduko, aitak baserria erosi zuen. Baserria noiz berriztu zen. Etxe-jabearen inguruko ipuinak.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BER-191-002 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
1929an jaiotakoa. Bi bizitzako etxea da. Garai batean errentero izandakoak dira, baina Juane ezkondu orduko, aitak baserria erosi zuen. Baserria noiz berriztu zen. Etxe-jabearen inguruko ipuinak.

Transkripzioa

- Orduan, zu noiz jaixotakua zara?
- Neu? "El veintinueve".
- "Veintinueve". Eta basarrixa beti ezautu dozu holan?
- Nik bai.
- Beti holan?
- Bai.
- Aittana zan, berez, basarrixa, edo...?
- Bai, ni jaio orduko bai. Basarrixa aittena zan. Aurretik errenteruak izandakuak, baiña ni jaiotzerako ya erositta euken basarrixa.
- Eta bi etxebizitzakua da, ez?
- Bai, baiña bixak batera erosi [ei eben]. Ta hori hortikaldekuoi, uezaba batenak hirurak, eta hirurak batera saldu ei zittuen.
- Lehen asko estilatzen zan, ez? Basarrixak --edo askotan entzuten da-- errenteruak zian edo...?
- Bai, errenteruak lehen hamen gehixen danak errenteruak.
- Zer zan? Ba, halako Bergarako jauntxoren batek edo hemen inguruko basarri pilla bat eukiko zittuan eta...
- Gure auzokua ez zuan horren jabia?
- E?
- Horren jabia gure auzokua...?
- Garitano Elorrixokua, [Antoliñekua].
- A! Harek dirua ipini.
- Bai, [...], baiña uezaba hamentxe Angiozarkua.
- Angiozarkua?
- [Han ipintzen dau]...
- Han leidu zenduan, ba?
- Bai, bai...
- Hori izatez Angiozarkua.
- Hori da. Gero, juan zan mendian, oin dala ehun bat urte edo barriztu ein zeben, ez?
- Bai.
- Bueno! "En el dieciocho. Ochocientos..."...
- "El ochocientos dieciséis" dao barriztauta hori.
- [Ta arkuak ein zian, baiña...]
- Bai. [Baiña hori zan] Angiozarko batena. Ta gero, bi anai ei zian ta bata Amerikara fan ei zan. Ta Amerikatik etorri ta hor abogaun bat hartu ta beste anaiai tranpia ein ta etxe danak berak saldu ta beria, [bizi izateko] anaiena be, ez dakit, zeoze pagau erain edo zela be. Baiña diruak hartu ta Amerikara atzera. Anai batak bestiei tranpia ein ta...

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia