Bergara (Gipuzkoa)

Oiloak lokatzen direneko azalpenak

Oiloak lokatzen direneko azalpenak Oiloak lokatzen direneko kontuak. Oilo-txabolak basoan.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BER-174-012 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Oiloak lokatzen direneko kontuak. Oilo-txabolak basoan.

Transkripzioa

- Eta oillolokiana eta guzti hori e...
- Bai, lokatzen zanian oillua, lokatuta egoten da, oillolokia esaten jako. Ba harek arrautzak eitten dittuanian lokatu eitten da noizbaitten, ta badaukaz 12 arrautza edo hogei igual! Ta harek etaraten dittu txitak. Han edo beste oillolokan bat billau ta hara fan. Txitak etaratzen dittu... Txitia be gogorra izaten da e, txikittan.
- Bai, e?
- Bai, ez da egun bategaittik ta bigaittik akabatzen, harek amiak handik pixkat haundi einddakuan ekarri eitten ditu, ekarri, jana dauan lekuan, txabolara edo...
- Delikaua emoten dau ba...
- Bai, baiña ez, basuan jaiotako txitak gogorrauak dia, gaiñera.
- Bai, seguro.
- Bai.
- Orduan aldaketa handixa emon da, ez, oilluak hazteko moduan?
- Bai, bai, oilluak e, basotan... txabolak eindda basuan apropos eukitzeko. Danok, batzuk oholezkua, beste batzuk bestia… ez asko balio dabenak, e! Gero danak be halaxe kendu zian! Oillo txabolak. Ta ez zan galtzen oilloik! Oilloik e... Gurian egon zan hamen gerria egon zanian, ba, hamen etxian zerak egon zian, milizianuak egon zian. Txabolan geratu zan oillo bat, hantxe, hortxe dau, bueltia baiño harutzatxuau, zuk bueltia hartzen dozu ba... harutzatxuauan. Ha oilluak denbora dana, hantxe bakar-bakarrik pasau eban. Hantxe txabolan, ta hegan eitten eban, bo! Salbaje bihurtu zan! Fiuuu! Bestekalderaiño. Ta hari, nik ez baiña gurian ipini otsen izena txikixak, nere anaiak eta, “miliziania” ipini otsen izena, je. Bakar-bakarrik txabolan egon zan oillua, han mantendu zan negu dana, kanpuan billau eban harek beretako. Ta ez hola makala e! Hegaztara haundixa eitten eban, pruuuu!, txorixen moduan ixa. Iñor ez eban ikusten, lagunik be ez eukan...

Egilea(k): Aitor Aranzabal

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia