Bergara (Gipuzkoa)

Oiloak basoan hazten zituzten; azerien ugalketa

Oiloak basoan hazten zituzten; azerien ugalketa <p>Oiloak basoan egoten ziren. Azeriak gehitu ahala, oiloak etxeratu zituzten. Ematen zitzaien jatekoa; aldaketa. Eibar inguruan garai batean azeri asko. Iburreko zabortegia.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BER-174-011 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Oiloak basoan egoten ziren. Azeriak gehitu ahala, oiloak etxeratu zituzten. Ematen zitzaien jatekoa; aldaketa. Eibar inguruan garai batean azeri asko. Iburreko zabortegia.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Esaten dozu, olluak arrautza gitxiau ipintzen zebela...
- Bai, olluek eitten eben udabarrixan hasten zian arrautzak eitten, asko e! Baiña gero, artuakin bakarrik egoten zian, ta artua be neurrixan e, gutxiegi! Egoten zian basuan olluak, gehixenak. Basuan e, txabolak eindda euken jente danak hamen. Oin ezin leike ein, oin aizerixak jaten dittue. Ta basuan ollua mantendu eitten zan, larrian eitte eben, belarra jaten eban, zelaittan be, etxe ingurutan be bai, etxe ingurutan be danian egoten zian e! Basuan eta... sorotan belarra jaten eben, ta belarra izan bihar, ona izan biharko belarra, ze berduria da ta, ez zan pentsatzen baiña bai. Oin ba, einddako pentsuak datoz ta haretxekin bakar-bakarrik.
- Eta basuan esaten dozu egoten ziala?
- Bai, basuan. Txabolak eren, ekin hor, hantxe ixa bigarren etxia badau hor, [zu sartzen zana], harek be bi txabola eukezen hortxe basuan, basuan, etxetik e... ba 500 metrora, honek behekuok be bai, guk be bai, horrek be hortxe goixan euken txabolia ta han oillo mordua. Gero hasi zian aizerixak. Aizerixak gehittu ein zian. Eibarren e, gerra denboran, ez dakit orduan kazia prohibiduta edo zer egon zan, Eibarren be egon zan hor eskonbrera bat Iburren, baso horretan, Iburren, Eibarko eskonbreria horixe zan, ta hor mantenduko zian zientoka aizerixak. Mantendu, han kaleko jan danak horraxe ekarten zittuen eta, sobrante danak; aizeriz bete zan dana, zihero. Oiñ gutxittu dia urtero-urtero kazia eitten da ta, baiña aizerixak egon zian... ta olluak e, orduan, barruan eukitzeik ez zan pentsau be eitten olloik. Egun erdixan be ez e! Egun erdixan egoten bazian barruan, atsaldian etara, kanpora; ta oiñ, berriro, kaixolan sartuta! Bai, produkziño gehixau daukala ta hantxe jaten dabe ta geldi. Baiña olluak ba, bueno, ibilten zian basuan... aztarka ein, jana billau, errekan e... errekatxuan aztarka ein, iluntzerako erretiratzen zian danak ta, arrautzak txabolan eitten zittuen, kanpuan be bai. Txitak be etaratzen zittuen kanpuan. Txitak e, ba arrautzak oillo batek edo bik eitten bazittuen nunbaiten, rra, otarteren baten edo, harek txitakin etortzen zian txabolara. Gurian be bai, askotan e!
- Bai aldatu da orduan, ez?
- Txitak ein, txorixen moduan, kanpuan. Batzuei billatzen jakuen, [ba lokatu...], “ollua falta da ta”, “nora fan ete da bestia... han”, ba, txitak etaratzen.

Egilea(k): Aitor Aranzabal

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia