Bergara (Gipuzkoa)

Azeriak noiz eta zergatik ugaritu ziren bailaran; basoko animaliak

Azeriak noiz eta zergatik ugaritu ziren bailaran; basoko animaliak <p>Azeriak garai batean asko ugaritu ziren. Gerraostean Eibarko zakartokia itxi zenean azeriak zabaldu egin ziren bailaran. Basurdeak urriak ziren gerra aurretik, beleak baita ere. Ehiztariak. Egoera zeharo aldatu da; egun basurdeak asko ugaritu dira inguruko basoetan.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BER-174-013 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Azeriak garai batean asko ugaritu ziren. Gerraostean Eibarko zakartokia itxi zenean azeriak zabaldu egin ziren bailaran. Basurdeak urriak ziren gerra aurretik, beleak baita ere. Ehiztariak. Egoera zeharo aldatu da; egun basurdeak asko ugaritu dira inguruko basoetan.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta esan dozu azerixak, sasoi baten hor Ibur aldian edo ugarittu ein ziala.
- Bai, hori esaten eben e, gerraostian. Hor egon zan eskonbreria geruau arte ta, hor e... ba hala esaten eben. Klaro, jana euan, ta aizerixa jana euan lekuan ugarittu e... Ta gero eskonbreria kendu edo, bai, kendu zanian, ba, zabaldu ein zian honutz, danera. Ta, bueno, zaintzen, norbera zaintzen egonda oilluak harrapau eitten zittuen. Hamen badakizu zer pasau zan etxe baten hortxe behian, lehen esan doten etxian, Olañetan? Horrek txabolia eiñ eben ta ipiñi eben oillotegixa ipiñi eben etxian gero. Hor Riojan edo baeukan pariente bat eta handik zertu, ta ba etxetik argixa emoten otsen, trast, gabian jateko. E? Jateko, argixa emoten otsen. Ohetik trapa ta argixa oilluak gabian jan deixen. Emon otsan zerai, llabiai ta oillo danak karazaka baten! Hango zaratia! Jaiki ta fan zan ta aizerixa barruan! Ta aizerixak argixa ez ezautzen! Harek, fan bazan zerik barik, argi barik, harek hanka eingo otsan sartu zan zulotik, baiña zulorik ezin billau sustauta... ta hantxe barruan akabau eban. Pentsaizu zelan bijilatzen. Harek argixai emon ta klaro aizerixak bonbillian barri jakin ez ta... urten ezin.
- Eta ordurarte gerra aurretik e...
- Ez, gerra aurretik hemen aixeririk nik ez neban bape ezautu.
- Bape e?
- Bapez, ta basurdaik bez. Hau kazariz beteta ibiltzen zan, Eibarko kazari danak hamen iblitzen zian bueltaka.
- Baiña horregaittik ala berez?
- Aumentatzen laga bez, batenbat baeuan hil eitten eben. Belaik bez. Oiñ belak, baltz-baltz dabiz belak, baztarra guztittan. Artua jaten hasi dia soluan.
- Eta orduan belarik be ez zeuan?
- Ez, hamen ez zan solotan ta bapez. Oiñ bai, oiñ be zazpi bela dabitz hamen, bueltan-bueltan-bueltan fan bestiekin ta.
- Ta zeaittik pentsatzen dozu ez zeuala belarik?
- Kazarixegaittik. Beti tiroka ta horrek hanka, beste mendittan egoten zian, baiña hamen ez.
- Eta oin basurdak be asko ugarittu dia, ez?
- Bai, hala esaten dabe, hamen oiñ ez dau bertan, hamen ez dau, baiña urte baten guri sartutako artuak eta babak eta danak apurtu oskun. Ta hamentxe etxian, hamar metrora, gaiñera, hortxe ortuan be ibiltzen zan. Bai, baten regauta euan ortua ondo, ta holakotxe pozua ein eban berak baiñatzeko han zerian. Nik abisau naben diputaziñora, etorri zian, ikusi eben ze daño euan baiña gero ez eben pagau ez euala dirurik eta.

Egilea(k): Aitor Aranzabal

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia