Bergara (Gipuzkoa)

Gari-ebakitzeko igitaiak nolakoak ziren

Gari-ebakitzeko igitaiak nolakoak ziren Gari-ebakitzeko igitaiak nolakoak ziren; hagindun igitaiak. Uberako errementaria. Pertsona bakoitzak garia mozteko teknika desberdina. Auzoan erabiltzen zuten esaera.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BER-174-008 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Gari-ebakitzeko igitaiak nolakoak ziren; hagindun igitaiak. Uberako errementaria. Pertsona bakoitzak garia mozteko teknika desberdina. Auzoan erabiltzen zuten esaera.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ta oin, ba, iñok be ez daki horrek. Ta igetaixa zer dan be ez daki. Etxe askotan igetairik be ez da egongo. Igetaixa badakizu ze dan, ezta?
- Bai, baiña ondiokan egongo da, ez?
- Bai, neuk be bi daukat hola formalak; bat erosi ein neban, [gaiñera], ointxe puntuan eukitzearren.
- Erabili, biharbada, asko ez…
- Bai, erabili be zeoze [ein bihar ta], sasi bat ebai edo, ez dakizu? Baso askotara fan be ezin leike ein ta. Oin, bazoiaz mendira ta igetaixa badaukazu, "rast! rast!" ebai ta pasau eitten zara. Igetaixak gastau ein dia. Gari-ebateko igetaixak, horrek hagindunak izeten zian, gaiñera.
- Ze izaten zian?
- Garixa ebateko igetaixak eukitzen eben hagiñak danian, “ra-ra-ra”.
- A! Diferentiak zian?
- Bai, diferentiak zian. Harek Uberan be eitten zittun, Uberako errmentarixak be eitten zittuan.
- Bai, e?
- Bai.
- Eta zelakuak zian, orduan? Hagiñak zekazen?
- Hagintxuak, txiki-txikixak, zerian, barruan, hojan. [Hau]… kutxilluak eukitzen dittu, ba?
- Bai, bai, bai.
- Iguala, bardiña. Holakotxe hagintxuekin, igetaixa. Hau guk esaten [dotsaun] oin daren igetaixak horrek dia, ba, kutxillo fijuak zeran moduan, sega-igetaixa [esaten…] horrek. Horrek ez dauka hagiñik, baiña bestiak ez dia sega-igitaixak, bestiak dia garixa ebateko igitaixak.
- Eta espezialmente, osea, garixa ebatekuak?
- Bai, bai garixa ebateko eindda espezialmente.
- Eta zegaittik edo? Hobeto ebaten zan halan garixa?
- Bai, heldu eitten dotse ta. Bestiak laban eitten dau pixkat motza badau edo, ta [harek] garixa ebateko. Harek holan izaten dia, arkua eukitzen dabe. Ta kertenakin. Guk Uberako zeranak ez giñuzen erabiltten, Uberako errementarixanak, baiña horrek fama haundixa euken. Horrek ferixetara fan ta, ba, berakin ohittutakuak. Pixkat, hola, igetaixa igesixa ipintten eban, gaiñera, zabaltxuaua muturra ta. Ta, klaro, askok garixa, ba, eskutakada haundixa edo hartzekuak edo ikasittakuak harekin gehixao ebaten eban. Gorautik be bai, e! Garixa batzuk nahi izeten eben behetik ebatia etxe batzutan; beste batzuk goratxuaotik.
- Hor etxe bakoitzak, orduan, beran…
- Bai, ez, persona bakotxak jeneralmente. Bai. […] garixa, gerrikomiñakin dauenak, ba, ezin leike behetik makurtuta ibili ta harek, halakuak, pixkat goratxuautik. Hamen Elgetan, ba, etxe baten hamen bestekuak faten zian gari ebatera ta horko gizonak, ba, goratxuaotik ebaten eban pixkat. Goratxuaotik ebaten dabenak harek bere ohitturia eruaten dau beti. Bai, hasiko da behetik ebaten, baiña hamar miñutu barru jarriko da bere martxan. Elgetan [hori] esan otsan horri mutillorri: "Zuen zaharra pasatzen dan lekuan gari-ebaten hurrengo egunian, behintzat, behixak ondo jatxitta bialdu bihar". Badakizu ze esan nahi daben horrek? Behixei errapiak behera fan ezkero garixa ebaittako lekuan urratu eingo dabela.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia